Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/10

AENORrek luzatutako lehenengo web guneen erabilterraztasun ziurtagirietako bat Ermuak jaso du estatuko beste zazpi erakundeekin batera

Komunikazioen alorrean AENORrek eman dituen lehenengo erabilerraztasunaren ziurtagirietako bat jaso du Ermua Hiriko Web guneak www.ermua.es, UNE 139803:2004 arauan ezarritakoari jarraiki. Erabilerraztasunaren ziurtagiria AENORrek, Komunikazio eta Informazio Teknologiaren Zentroaren Fundazioak (Asturiasen egoitzan duen CTIC Fundazioaren) eta Sotfwarearen Europako Institutuak (Zamudion egoitza duen ESITecnalia Instituak) bultzatu dute elkarlanean. Espainiako Normalizazio eta Zertifikazio Elkartearen ziurtagiria Carlos Totorika alkateak jaso du gaur eguerdian Madrilen, Industria, Merkataritza eta Turismo ministeritzan egin den ekitaldian. Alkateak web gunea hau erabilerraza dela kreditatzen duen ziurtagiria jaso du Jaime Fontanals, AENORreko Zertifikazio Zuzendariaren eskuetatik.

Ermua Hiriko Udala aipatu ziurtagira jaso dutenen artean xumeena izan da. Ziurtagiria jaso duten erakundeak ondoko hauek izan dira: Asturiaseko Gobernua, Valentziako Generalitatearen Turismo Agentzia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Zaragoza, Gijón eta Ermuko udalak. Entitate pribatuak Cajastur eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekonomi Sustapen eta Berrikutza Sailaren Bizkaiko Enpresa eta Berrikuntzaren Europako Zentroa, ‘BEAZ’. Ziurtagiriak banatzeko ekitaldiari amaiera eman dio informazioaren gizarte garartzeko zuzendari nagusia den, David Cierco jaunak.

Ekitaldi horretan Carlos Totorika alkateak ziurtagiria jasotzea ‘ohorea dela’ esan du eta ‘udaletxea zuzendu eta Ermuko alkatea izateaz harro’ dagoela azpimarratuz. Ermuak geografikoki duen kokaparen eta bere ezaugarrien eraginaren ondorioz, gure herria zailtasun eta erronkei aurre egiten ohituta dagoela adierazi eta, ziurtagiri hori esandakoaren adierazgarri dela gehituz. Agintariak esan duenez, udaletxeak ‘erabilerraztasunaren erronka bere egin du eta ziurtagiria hau lortzeko ahalegin eta lan handia egin du, oztopoak gainditu pertsona etab erabiltzaile izan daitezkeen guztiengana ailegatu asmoz’. Azkenik, udal langile guztiak zoriondu ditu eta bakoitzak bere eginkizunetatik berrikuntzaren aldeko jarrerari bete betean heltzeko eskatu die.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo