Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/08

Kuadrillategi ekimenari buruzko hitzaldia gaur Lobianon

Lagunartean edo koadriletan euskararen erabilera sustatzeko helburuz, hainbat udalerritan bi ikasturtez luzatu den esku-hartzea eta ikerketa dugu Kuadrillategi Egitasmoa. 2001-2002 ikasturtean martxan jarri zen zortzi udalerrietan. Geroago beste hiru herrik ere bat egin zuten egitasmoarekin. Ekimenaren sustatzaileak hiru izan dira: tokian tokiko Euskara Zerbitzua eta Euskara Elkartea batetik; eta bestetik, Kuadrillategi Ikerketa eta Aholkularitza elkartea. Azken hori orain hiruzpalau urte sortu bazen ere, bertan dihardutenek, hala nola, Pello Jauregi doktoreak, urte asko daramatzate esku-hartzearen euskarri den marko teorikoaren eta metodologikoaren inguruan ikertzen. Horretaz guztiaz hitz egiteko Diego Egizabal gaur Ermuan izango da hitzaldia emateko. Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo