Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/08

Literatur solasaldia Juan Kruz Igerabide idazlearekin

Udal liburutegiak literatura oro har eta, liburuak eta idazleek herritarrengana hurbiltzeko xedez hainbat ekitaldi antolatzen ditu aldiro. Horien artean, literatur solasaldiak ditugu eta maiatzerako horrelako bi antolatu ditu, bata J. Kruz Igerabiderekin eta, bestea, Yolanda Arrietarekin. Lehenengo solasaldia gaur arratsaldean egingo da, arratsaldeko hirurak laurden gutxiagotan udal liburutegian bertan. Gaurko saioan Juan Kruz Igerabide idazlea egongo da. Euskal Filologiako Doktorea eta EHUko irakaslea da. Igerabidek liburu eta ipuin ugari idatzi ditu hala helduentzat nahiz haurrentzat. Horien artean aipatzekoak dira ‘Alima polita’, ‘Sagutxo ameslariak’ eta ‘Durango, Durango’. Igerabidek ale ugari ere euskaratu ditu eta 1994an Kritika saria jaso zuen. Halaber, 1997an Edebé sariko finalistatiko bat izan zen eta 1999an Euskadi saria jaso zuen, haur eta gazteen atalean.

Literatur solasaldia Eskolabarri ikastetxeko LHko 1. eta 2. mailakoekin egingo da. Ekitaldian Aizkorri argitaletxeak argitaratutako ‘Pipitaki’ liburuaz hitz egingo dute. Solasaldian parte hartuko duten ikasleek liburua irakurri eta horren gainean lan egin dute ikastetxean.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo