Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/08

Liburutegiak goizaldera bitartean luzatuko du bere ordutegia azterketa garaian

Gaurtik aurrera udal liburutegiak goizetik gauera bitarteko ordutegi berezia izango du, ekaineko azterketak ate joka baitauzkagu. Zerbitzua etenik gabe zabalik izango da egun osoan zehar goizean goizetik hasi eta goizaldeko ordu batak bitartean, ekaineko azterketak prestatzen eta ikasten jardungo duten ikasle guztientzat.

Ordutegi bereziko kanpaina berri hori indarrean izango da maiatzaren 7tik ekainaren 29ra bitartean, biak barne. Epe horretan, esan bezala, zerbitzua zabalik egongo da goizeko 9,30etatik gauera bitartean, hain zuzen ere, goizaldeko ordu 1ak arte. Ordutegi hori astelehenetik ostiralera mantenduko da eta aste bukaeretan ohikoa mantenduko delarik, hau da, goizez 10etatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldez 4etatik 8etara.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo