Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/04

Web-gune honek AENOR ziurtagiria lortu du

Web-gune honek lortu berri du AENORrek (Espainiako Normalizazio eta Zertifikazio Elkarteak) Informazio eta Komunikazioen alorrean luzatzen duen erabilerraztasunaren ziurtagiria, UNE 139803 arauan ezarritakoaren arabera. Ziurtagiria Carlos Totorika Izagirre alkateak jasoko du Madrilen datorren asteazkenean, maiatzaren 9an, Industria, Merkataritza eta Turismoko Ministerioaren egoitzan egingo den ekitaldian. Alkatea izango da Ermuko udaleko ordezkari eta langile taldearen burua ekitaldi horretan. Berarekin batera bertan izango dira kalitate eta modernizazio atalaren ardura eskuordetuta duen Jose Luis Clemente alkateordea, idazkaria eta informatika eta web guneko langileak. Ekitaldi horretan Informazio eta Komunikazioen Teknologiaren eremuan lortu izan diren lehenengo ziurtagiriak banatuko zaizkie hainbat entitate pribatu eta publikoei. Ermuko Udala horien artean egongo da. Ekitaldiari itxiera emango dio informazioaren gizartea deritzana garatzeko zuzendari nagusiak, David Cierco Jiménez de Parga jaunak.

Informazio eta Komunikazioen Teknologiaren eremuan web-guneentzako erabilerraztasunaren ziurtagiria hiru erakundek bultzatu dute: AENORrek, CTIC Fundazioa eta ESI. AENORren 139803 arauak kreditatzen du horren jabe diren web-guneak pertsonarik gehienak erabili ditzaketela, horiek izan ditzaketen muga fisikoen edo erabiltzeko inguruabarretik eratorritakoen gainetik. Ziurtagiri hori, esan bezala, aintzatespen gorena duten hiru erakundek bultzatzen dute. Informazioaren Gizarteak eta merkataritza elektronikoaren Legeak ezartzen duenez, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, administrazio publiko guztiek bete behar ditugu erabilerraztasunaren irizpideak gure web guneetan, minusbaliotasunik duten pertsonak eta edadetuek erabiltzerik izan dezaten. Betebehar hori administrazioaren diru-laguntza eta finantzazioa jasotzen duten erakunde pribatuek ere bete beharko dute.

AENORrek eremu hau neurtzeko ziurtagiri sistema bat garatu du, UNE 139803:2004 izena duen arauaren arabera. Minusbaliotasunak dituzten pertsonentzako aplikazio informatikoak. Web guneetako edukiek izan behar dituzten betebeharrak, zeintzuk W3C World Wide Web deritzanetan oinarritzen dira. Ziurtagiri berri horrek enpresa pribatuei nahiz administrazio publikoei bermatzen die beren web-guneak une oro erabilerraztasunaren irizpideak betetzen dituztela eta bikaintasunaren ezaugarria ematen die interneteko amaraunean. Ziurtagiria edukitzeak laguntza eta bermea ematen du kontratazio baldintzak definitze aldera eta, horrez gain, erabiltzaileei konfiantza ere ematen die.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo