Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/05/03

Errekako ekologiari buruzko panel bi jarri dira Errekalden

Udal Ingurumen sailak dibulgaziorako panel bi jarri berri ditu Berano errekan (Errekalden). Panel horiek errekaren ekologiari buruzko hainbat datu lantzen dituzte. Berano erreka Oiz mendiaren magalean sortzen da, Mallabia herriko eta izen bereko auzoa zeharkatu ondoren Errekazabaleta errekarekin bat egiten du, Okin Zuri izeneko lekuan eta, Ermuko hiriguneko zati handia zeharkatu eta gero Ego errekara izurtzen ditu bere urak. Ego erreka dakigunez, Debaren adar nagusia da.

Okin Zurira bitartean errekak isuri kutsagarririk jasotzen ez duenez bere uren kalitatea altua da. Ur hotzak dira, oxigeno maila altua dutenak eta, horri esker, landare eta animalia talde garrantzitsua biltzen ditu bere ibilbidearen inguruan.

Pasiatzen zegoen bikoteak panelaren aurrean egindako geldialdia, berori irakurtzeko

Jarri berri diren panelak batetik, errekaren hidrologia eta landaretzari buruz eta, bestetik, bertako animaliei buruzko argibideak jasotzen dituzte. Animalien espezien artean ondorengo arrainak ditugu: ezkailu, anfibioak eta narrastiak. Txorien artean berriz, aipatzekoak dira: erreka ondoetan ugariak ohi diren buztanikara horiak, esaterako. Panel horiek diseinatu eta jarri aurretik aintzat hartu dira Berano inguruan egiten diren jolas, aisialdi eta hezkuntza jarduerak. Panelak herriko ikastetxetan gauzatzen diren Ingurumenaren inguruko Hezkuntza tailerren arduradunekin bat eta lankidetzan prestatu dira.

Halaber, ekimen hau Ermuan Ingurumeneko ekintza Planak jasotzen eta zehazten duenarekin bat dator. Plan horretan herriak ingurumen alorrean dituen arazoak planteatzen ditu eta horiei erantzun eta konponbide bat ematen saiatzen da. Udalak konponbideak jartzeko lan egin beharreko ildoak hamahiru lerro estrategikoetan biltzen ditu. Bigarren lerro estrategikoaren titulua ‘ Balio naturalak, biodibertsitatea eta udalerriaren paisaia babestea da”, eta horretan proposatzen da “Ermuko udalerritik igarotzen diren ur-emariak pixkanaka lehenera bueltatzeko lanak sustatzea. Azkenik, bertan esaten denez, ‘Eremu naturalekin eta landa eremuarekin erlazionaturiko hezkuntza eta gizarte hedapenerako jarduerak bultzatu behar dira’.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo