Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/04/27

Udal web-guneak aurrera egin eta hobetu egin du, 2006 urtearekin alderatuta

Udal web-gune honek azken urtean franko aurrera egin eta hobetu du. Hori ondorioztaten da udalbatzak udalaz kanpoko eta teknologiako enpresa aditu bati enkarguz egiteko agindu dion azterketaren datuetan oinarriturik. Gure web-guneak eskuratu zitezkeen 10etatik 7 puntu eta 38 hamarreko lortu ditu, Perico García Azorín, zientzia-politikoetako lizentziadun eta Murtziako ‘la web municipal’ enpresako kideak. Kalifikazio horrek Ermuko web gunea sailkapen orokorreko bigarren postuan kokatzen du, Bartzelona hiriburuaren atzetik. Emaitzak eta sailkapenak jauzi garrantzitsua dakartzate, Ermuak hamabi leku aurreratzen baititu, iazkoarekin alderatuta. Sailkapen hori ondorengo lanean jasotzen da: “30000 biztanletik goragoko udaletako web-guneen ebaluazio eta analisia”, zeina 2005. urtean argitaratu zen.

Azterketaren txostena astelehenean jorratu zuen Udalbatzak, informazio batzordearen bileraren barne. Gure web-guneak sailkapenean izugarri aurrera egin du kontratazio eta administrazio espedienteen on-line kudeatzeko zerbitzuari eta bulego birtual telematikoari esker, zeina ezarri berria dugun eta ‘Abiapuntu’ izena duen. Horretarako, gure udala egokitu eta prestatu izan da eta on line tramiteetarako txartel digitalaren bidez baliatu da. Halaber, gure web-gunea erabilerraztasun irizpide orokorretara egokitu izanak, mesede handia egin digu balorazioari begira. Gure web-guneak une honetan 650tik 850era bitarteko sarrera edo bisita izaten ditu egunero. Hori horrela, asteroko bataz besteko metatua zazpiehun bisitaldi inguru kokatzen da. Bisitatzen gaituztenek irakurtzen edo sartzen diren ataletan bisitarik gehienak jasotzen dituztenak, hurrenez hurren, ondokoak dira: gaur-gaurko albiste eta berriak, kultur agenda, iragarki-ohola eta enplegu publiko eskaintza eta lanpostuak betetzeko egiten ditugun prozesuen emaitzak.

Azterketan 17 atal orokor miatu dira goitik behera. Aztertutako gauzen artean diseinutik eta nabigagarritasunetik hasi eta on-lineako kontratazio eta zerbitzuak edo elkarte eta herritarren elkarteen egoerara arte. Atal horietako bakoitzean hainbat aldagai aztertzen dira eta atalaren emaitza, horietako guztien bataz bestekotik ateratzen da. Egindako azterketa horretan guztira 900 puntu lor daitezke eta horietatik www.ermua.es atariak 664 puntu eskuratu ditu. Hori horrela, emaitza 7,38 puntu da, bigarren azterketa hau bikain batez gaindituz. 2006ko ebaluazioan Ermuak lortutako kalifikazioa 5,72 izan zen. Ebaluazio batetik besterako igoera ikusita udala bera eta alor honetan jarduten dugun langile taldea pozarren gaude, nahiko batez gainditzetik bikainerako jauzia egin dugula esaten baitigute.

Web gunearen txostena


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo