Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/04/27

-Ama, quiero ser lehendakari!- obra zineman antzeztuko da gaur

‘Glu-glu Producciones’ konpainiak ‘Ama quiero ser lehendakari’ obra zineman antzeztuko gaur 22:15etatik aurrera. Lana Aizpea Goenagak idatzi du, zeinak ere zuzendaritza gain hartu du. Aktoreen artean aurpegi ezagun asko, EITBko saio ugaritan parte hartutakoak baitira. Antzezle taldea Loli Astoreka, Ane Gabarain, Patxi Pérez, Maribel Salas, Galder Pérez eta Mari Cruz Melgosak osatzen dute. Sarrerak 15 €uro saltzen hasi ziren azken astelehenean eta oraindik ere badira saltzeke, geratzen direnak gaur gauen takilan eskainiko dira. Antzezpena udal kultura sailak antolatu du eta amaitzear gauden apirileko agendan txertatu. Glu-glu produkzioak egon da Ermuan aurrekoetan ere, ikusleen artean arrakasta lortu zuten‘Cocidito madrileño’eta ‘Todos nacemos vascos’ muntaiekin.

Sinopsia

Euskal-Herriko familia bat astero bezala amaren inguruan elkartuko da. Beraien artean ohi den bezala sesioan eta liskarrean ibiliko dira, eta amak beti bezala giroa baretu beharko du. Hala ere, bilera arrunt honek sekulako astindua jasango du egunkarian irakurriko duten iragarki bat dela-eta; denen bizitzak hankaz gora jarriz, izan ere, iragarki horretan lehendakari berri baten dabiltzala eta denek lehendakari izateko gaitasunak erakutsi nahi izango dituzte.

Lehendabizi zein partidutan “parte hartu” erabaki beharko dute. Baina lehendakaritzarako lasterketa honetan, ez da hartu beharko duten kontu bakarra. Batzuk beren irudiarekiko kezka izango dute nagusi, beste batzuk jende aurrean hitz egin beharraren ardura, edota familiak nola hartuko duen berria, edo prentsa, edo... Dena dela, azkenean iritsiko da hauteskundeen bezpera, kanpaina egitea galarazita dagoen eguna, eta berriz ere amaren inguruan elkartuko dira: ederra saltsa! Hala ere, saltsarik bitxiena amarena izango da, hain zuzen ere, ama batentzat ez da zilegi seme-alabaren bat aukeratu behar izatea, eta zer esanik ez lehendakari nor izango den aukeratzea! Iritsi da boto zenbaketa garaia, eta “denak irabazle” izango diren gaua. Nola ez! Eta ospatuko dute, benetako irabazleek eta baita Pinotxoren eskolako irabazleek ere. Eta ospatzeko modurik euskaldunenean gainera:…


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo