Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/04/26

Uruguayko filma batek amaiera emango dio apirileko zine-klubari

Mudo-Drogot Zinematografo izeneko taldeak antolatu du gaur gaueko zine-klubaren saioa. Emanaldi horretan komedia ukituak dituen drama bat proiektatuko da; Zineman gaueko hamarrak eta laurdenetan. Filmaren titulua ‘La Perrera’ da eta lau estaturen artean egindako produkzioa da: Uruguay, Argentina, Kanada eta Espainia. 2005. urtean grabatutako luzemetraia da, ehun eta hamar minutu irauten duena. Lana Manuel Nietok zuzendu du. Sarrerak 3 euro balio du.

Sinopsia

David (Pablo Riera aktorea) 25 urteko gaztea da, aitak etxetik alde egin eta itsasoaren ondoan bere etxe propioa eraikitzera behartzen duena. Filmak etxea eraikitzean gertatutako istorio eta gorabeherak kontatzen ditu. Horrekin batera, Davidek mundu berri horretan bizi irauteko pairatzen dituen borroka tragikomikoak nahasten dira. Etxea eraiki duen leku horretan txakurren kopurua gizonak beste dira, ia emakumerik ez dago eta biztanleen artean egiten diren gauzen arrazoi nagusia adiskidetasuna da, beste guztien gainetik.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo