Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/04/24

Ermuan -la Sexta- telebista katearen seinalea analogikoa prest dugu

Ermuko etxebizitzatako jabekide erkidegoek ‘la Sexta’ telebista katearen seinale analogikoa jaso dezakegu, antenak egokitu edo Lurreko Telebista Digitaleko deskodegailurik erabili behar izan gabe. Seinalea jada prest dago, udal honek eta ‘Abertis Telecom’ enpresak (Retevision enpresaren sozietate nagusiak) hitzartu duten akordioari esker. Seinale hori analogikoa da, hots; uhin hertziarren bidez dator eta ohiko antena kolektiboen bidez jaso daiteke, UHF bandaren 37. kanalean. Seinalea jasotzen hasi berri gara Artarrai mendian instalatuta dugun errepikagailuaz baliatuta. Seinale hori jasoko dugu gaur egungo telebista analogikoen seinalea itzali bitartean, zeina 2010. urterako aurreikusita dagoen.

‘Abertis Telecom’ enpresak orain dela gutxi obra baimena eskatu zuen errepikatzailean dauden ekipoak berritzeko, seinalearen potentzia doitzeko eta funtzio berriak gehitzeko. Enpresak bertaraino duen hartunearen sekzioa handiagotu eta argi indarraren linea berria egin nahi zuen. Gure udala tentsio baxuko linearen jabe izan, lursaila utzi eta bertarainoko bidea egin zuenez, ‘Abertis Telecom’i zerbitzu horien guztien ordaina eskatu zion. Bi alderdiek negoziazioetan jardun ondoren ados jarri dira eta horri esker, ermuarrok ‘La Sexta’ telebista katearen seinalea jaso dezakegu gure etxeetan. ‘Aberti Telecom-ek eginiko egokitzapenei esker, patrika astindu eta dirua gastatu beharrik gabe.

Kronologia historikoa

1988an Ermuan etxola txiki eta errepikagailu kaskar bat genuen. Herrian jasotzen genuen telebista seinalea eskasa zen eta, herriko orografiaren ondorioz, hainbat lekutan gaizki baino okerrago ikusten zen. Telebista autonomiko eta pribatuak sortzearekin batera, Ermuak hitzarmena hitzartu zuen telebista guztiak ganoraz ikusi ahal izateko errepikagailu berri bat jartzeko. RTVE korporazioak etxola berria, dorrea eta ekipo emisoreen gastua gain hartu zuen. Udal honen kontura, bestalde, tentsio baxuko argindarra jartzeko gastuak, lursaila utzi eta bertaraino igotzeko bidea atontzea izan ziren. Hori guztia jasotzen zuen hitzarmena sinatu zuen ‘Retevision’ enpresarekin 1990. urtean. Orain ‘Abertis Telecom’ekin negoziatu du Udalak, hori baita ‘Retevisión’ taldearen matrize nagusia.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo