Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/04/23

Udalak -O Barco de Valdeorras- herriko ordezkariei harrera egin die

Ermuko Udalabatzak, herriko ostalari eta merkatarien elkartearekin batera, harrera egin zien azken larunbatean Ourenseko ‘O Barco de Valdeorras’ herriko agintari eta ordezkariei. Herri biak senidetu egingo dira 2007. urte honetan. Galiziarrak izan dire lehenak gurera etortzen, azken astean ospatu ditugun ‘As Xornadas das Letras Galegas’ jalen XXIII. edizioan parte hartu baitute. Ermuko Udalbatzako hainbat ordezkari irailean joango dira Galiziako eskualde eta herri horretara.

‘O Barco’ herriko taldearen buru, bertako alkatea etorri zen, Alfredo Laudino García. Honekin batera eta, besteak beste, Charo López, herriko Merkatarien Elkarteko presidentea ere etorri zen. Ordezkarien talde biak elkarren arteko harremanak sendotzeko eta ezagutzeko lehen urratsak eman zituzten. Taldeak, udaletxean eta Lobianon elkartu ziren, Galiziako produktu tipikoak data ardoak ere dastatzeko aukera eduki zutelarik. ‘O Barco de Valdesorras’ herriko Jesús Nazareno ardotegi eta kooperatibak ekarritako ardo zuria, ‘Godello’ izenekoa, edan zuten Ribeiro eta Albarino barietateen artean kokatzen dena-.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo