Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/04/19

Lesakako udala ‘Abiapuntu’ ezagutzera etorri da

Lesakako (Nafarroa) ordezkari taldea Ermura etorri da gaur, espedienteak kudeatu eta izapidetzeko ‘Abiapuntu’ programa eta izen bera duen bulego birtualaren hasi-masiak ezagutzera. Taldearekin batera Lesakako alkatea bera, Juan Fermin Mitxelena jauna, etorri da. Honekin batera gurean izan dira baita ere Elsa Tapia kontu-hartzailea, Arantza Arregi toki-garapenerako langilea, eta Idoia Alkorta administraria. Bisitariei harrera egin eta azalpenak eman dizkie, idazkaritza eta modernizazio atalaren arduradun Jose Luis Clemente alkateordeak. Honek gure udala modernizatzeko helburuarekin lanean hasi ginenetik izan ditugun gorabeheren berri zehatza eman die. Modernizatze lan horrek barne hartzen ditu, besteak beste, barne antolakuntza, prozeduren normalizazio eta informatizatzea, herritarrei web gunearen bidez ‘on line’ atenditu eta izapidetzera arteko lanak. Clementek bere azalpenetarako informatika, kalitate, normalizazio eta web guneko teknikarien laguntza izan du.

Lesakako eta Ermuko ordezkari politiko eta langileen arteko bileraren argazkia

‘Abiapuntu’ deritzogu prozedura administratiboa eta bere espedienteak kudeatzeko programari, zeina ‘AUPAC’ izeneko aplikazioan oinarriturik garatu dugun. Lan horretan ‘Gadd-Meana taldea’ izeneko enpresa asturiarraren aholkularitza teknikoaz baliatu garelarik. Bisitari nafarrek ontzat eman dute modernizazioaren alorrean gure udalak azken urteotan egin duen lan eta aurrerapausoa. Lesakako udala buru-belarri ari da lanean baita ere, erakundean administrazio elektronikoa deritzana ezartzeko xedez eta, herritarrei erabateko atentzioa eman eta udal izapideak bateratuko dituen bulegoa zabaltzeko. Udal bietako ordezkariek aurrerantzean elkarlanean aritzearen alde agertu dira.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo