Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2007/04/16
Udal liburutegiak zerbitzuko erabiltzaile guztiei idatzi die azken egunetan, zerbitzura bildu dituen ale eta nobedadeen berri emateko. Posta elektronikoa erabilita guztioi egin zaigun lehen bidalketa izan da hau, eta mezuarekin batera pdf formatuko agiri bat erantsi zaigu, zerbitzuak erosi eta eskuratu dituen ale eta ikus-entzunezko materialen berri emanez. Mezuan esaten zaigunez ‘honen bitartez informazio-zerbitzu berri bati ematen diogu hasiera, interesgarria gertatuko zaizun informazioa eta berrikuntzak zuri helarazteko balioko duena’. Nolanahi ere, informazio hori jasotzerik nahi ez duenak, udal liburutegian bertan aditzera ematea besterik ez du, bidalketa gehiagorik egin ez diezaioten.