Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/04/13

Ermuarren %25 urik barik matxura baten ondorioz

Gure Etxea eraikinaren inguruetan egiten ari diren obren ondorioz atzo Ermuko herritarren %25, gutxi gorabehera, ur-hornidurarik gabe geratu zen.

Udal Zerbitzuen Saileko arduradunen esanetan, matxura eguerdiko 12:00etan izan zen eta arratsaldeko 16:50etarako arazoa konponduta bazegoen ere, arratsaldeko 18:00ak arte ez zen gehienezko presioa berreskuratu.

Matxura gertatu den lekua

Matxurak Ermuaren ipar-ekialdea hartu zuen, Ongarai, Aldapa, San Pelaio, Zeharkaleren zati bat eta Santa Anan eraginez. Inguru horri eragitearen zergatia honakoa da: kaltetutako hodia Ongarai eta Errebalburuko ur-biltegien artean kokatuta zegoela, eta bigarren horretan, herriaren behealdeko auzoen hornitzailea, nahikoa ur zegoenez, Bizkaia eta Gipuzkoa etorbideetan ura normal zegoen.

kaltetutako hodia apurtuta

Egiten ari den obra eustorma bat da, euria egiten duenean ur-iturburu batek sortzen dituen lur- eta lohi-jausiak ekiditeko. Matxura langile batek eragin zuen, ura ur-iturburutik hodi-biltzailera bideratzeko hodi berria jartzeko zanga zabaltzen ari zela Ongarai eta Errebalburuko ur-biltegiak lotzen dituen hodi nagusia apurtu zuenean.

Ur-hustuketa Aldapa auzoan matxura konpontzeko


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo