Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/04/04

Udalbatzarrak bat egin du Foro Ermua taldeari herriko izena ez erabiltzeko eskatu dion herri ekimenarekin

Ermuko Udalbatzak bat egin du gaur ‘Foro Ermua’ taldeari herriko izena ez erabiltzeko eskatu dion herri ekimenarekin. Udalbatzaren erabakia aldeko hamalau botorekin hartu da. Organoa hamazazpi kideek osatzen duten arren bi zinegotzi ez dira gaurko bileran egon eta PPko batek, aldeko botoa eman du. Herri ekimenarekin bat egiteko erabaki hori hiru alderdi politikok babestu dute PSE-EE-PSOE (8), EAJ-PNV (3) eta EB (1), eta PP alderdiko beste zinegotzi baten botoarekin. Partido Popularra herri ekimenaren eskariarekin bat egitearen kontra agertu da eta hiru ordezkaritik bi horren kontra eman dute botoa. Herri ekimenarekin bat egiteko erabaki hori gaur Udalbatzak egindako Osokoaren ezohiko bilkura batean hartu da. Carlos Totorika alkateak bere taldearen aldeko botoa argudiatuz ondokoa esan du; 'M.A. Blancoren erailketak ekarri zuen batasun politikoa hautsita dagoelako eta demokraten arteko harremanak benetan sofrimenduzkoak direlako'. Honek gehitu duenez, 'ETA bizitza osoan jasan dugunon nekeari ezin diogulako gehitu egunero elkarri irainka ibiltzea; batzuk traizio, errendizio edo koldarkeria hitzak besteei aurpegiratuz eta, horiek, eskuin punta edo frankismotzat joz besteen iritziak, egia ez izateaz gainera, logika horri jarraituz gizarteak ez duelako urrera egingo'. Nolanahi ere, Totorikak 'Foro Ermua taldea kritikatzeak benetan min ematen diola' aitortu du, baina segindan, min handiagoa ematen diola azpimarratu du 'ahotsik ez dutenei aukera hori ez ematea, Foroaren gaur egungo posizioetatik ematen duena bino askoz demokrata aktibo eta ausartak diren horiei' hain zuzen. Alkateak bere adierazpenean 'herri ekimenaren terminoak eztabaidagarri oso' direla ere esan du.

PP taldeko bozemaleak, Antonio Lópezek, iritsi desberdina agertu du eta Foro Ermua taldeak herriaren izena erabiltzen jarraitzea zilegitzat jo du, taldea 'sortu zeneko helburuak egun indarrean jarraitzen dutelako'. Mª Angeles Gorritxategi EAJkoak aditzera eman duenez, bere alderdiak bete betean bat egiteaz gain, ekimenaren alde ere sinatu baitu'. Azkenik, IU-EBko bozemaleak José Luis Gimenok, bere tristura agertu du 'askotan Ermua horrelako gauzengatik bakarrik ezagutzen delako eta hedabideetan presentziarik iza ez -chicha- mediática por cuestiones como ésta y no por todas las cosas que hace para construir'. A modo de ejemplo ha señalado la visita en el día de ayer del ministro de Administraciones Públicas para asistir a una jornada de promoción económica y empleo y su participación no tuviera ninguna repercusión.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo