Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/04/03

‘Watch it!’ proiektuari amaiera eman zaio gaur

Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak amaiera eman dio gaur ‘Watch it!’ proiektuari, Lobianon gauzatu duen jardunaldi baten bitartez. Ekitaldi horretan Estatuko Herri Administrazioetako ministro Jordi Sevilla Segura egon da, zeinak hitz batzuk esan ditu saioaren hasieran. Gobernuko agintariarekin batera gure herriko alkate Carlos Totorika egon da, Josep Mayoralekin eta José Díazekin batera, hurrenez hurren, Granollerseta Daimiel herrietako alkateak. Taldean ere Covhila (Portugal) herriko udal ganberako presidentea, Carlos A. Pinto eta Toulose herriko (Frantzia) merkataritza ganberako presidente Claude Terrazzoni jaunak ere izan dira.

Jardunaldiko idei nagusiak bi izan dira: batetik, berritzea, zer da?, eta bestetik, enpresak ez du berritzen, ordez, pertsonak bai. Goizean zehar toki- eta lurralde-garapenean eragiten duten faktore nagusien artean, kapital sozialari eta ‘klusterizazio’ fenomenoari buruzko aspektuak jorratu dira. Gaur goizean sei txosten aurkeztu dira jardunaldi honetan. Arratsaldearen hasieran amaiera eman zaio proiektuari, goizean esandako guztiaren ondorio nagusiak bildu eta gero.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo