Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/04/03

Jordi Sevilla ministroa gaur Ermura etorri da

Jordi Sevilla ministroa gaur Ermura etorri da eta Udalbatzarekin bildu, batzar aretoan. Herri Administrazioetako titularra Ermura etorri da, ‘Watch it!’ (www.watch-it.org) ekimenaren itxiera ekitaldian parte hartzeko. Ekimen horrek hainbat lurralde biltzen dituen eta ‘Watch it’ izena duen proiektuaren barne dago. Proiektuan Europako hego-ekialdeko hainbat lurraldek hartzen dute parte eta hortik datorkio, hain zuzen ere, adierazteko erabiltzen den izena (Interreg III B SUDOE). Zonalde horretan Espainia, Frantzia, Portugal eta erresuma Batua estatuetako lurraldeak sartzen dira. Ekimen honen bidez lehiakortasuna areagotu nahi da, hiriburu edo herri handien eta txikien arteko diferentziak gutxitu nahian. Baita ere hego-mendebaldean kokatutako industri herri edo hiri txikien etorkizuneko perspektibak hobetzea. Hori guztia lortzeko, ezagutza, berrikuntza, garapena eta teknologiaren egokitzapena bultzatu eta sustatzeko lehiakortasun zentroak sortzea proposatzen da, nazio ezberdinen arteko lankidetzarekin.

Jordi Sevillak jardunaldi horretan parte hartzeaz gain udaletxea ere bisitatu du. Bertan udalbatzako kideekin bildu da batzar areto nagusian eta herriko ohorezko liburua sinatu du. Ministroa Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariarekin, Paulino Luesmarekin, batera etorri da. Sevillak eraikinean barrera ibili da eta udaletxeko langileak agurtu ditu. Sevillak jakin-min handia erakutsi du teknologiaren eta puntu-puntako aparailuen inguruan eta datuak prozesatzeko zentroan izan da. Udaletxe barrutik egin duen ibilbidean prozedura administratiboen normalizazio eta modernizazio sailean egon da, bertako langileekin solasaldi txiki bat izanez. Sail horretan gure udalerriak administrazio elektronikoa eskaintzeko garatu duen ‘Abiapuntu’ sistema nola funtzionatzen duen eta bere dohainak ikusi ahal izan ditu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo