Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/04/02

Haur Liburuaren Nazioarteko egunez, ipuinkontalariaren saioa

Gaur(2007.04.02) Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun hori aukeratu zen, Hans Christian Andersen idazle daniarraren omenez, bere jaioteguna baitzen. Horregatik, gaurkoan munduko liburutegi eta liburu denda guztietan ekintza bereziak egingo dira. Gure herrian ere, ezinbestean, horrela izango da.

Udal liburutegiak eguna ospatzeko ipuin kontaketa saio bat antolatu du, gaur arratsalderako. Saioa Antton Irusta, idazle eta kontalari bilbotarrak egingo du, arratsaldeko bost eta erdietan, haurrentzako gelan. Ipuinak aproposak izango dira 5 urtetik 12ra bitarteko umetxoentzat. Irusta irakaslea da, Urretxindorra ikastolan euskara eta literatura eskolak ematen ditu. Hedabideetan ere ibilitakoa da, irrati eta telebista saioak egiten baititu, ‘Kontu Kontari’ titulukoa kasu, Canal Bizkaian. Haur eta gazte liburuak ere idatzi ditu, besteak beste, ‘Katxin’, ‘Txistu eta danbolin’, “Lau haizetara kontari’, eta abar.

Urtero herrialde batek idazten du munduko gazteei zuzendutako mezua eta argitaratzen du egun honetarako kartela. 2007. urtean, lan hori Zeelanda Berriari egokitu zaio, kartela Zak Waipararena izanik eta mezua Margaret Mhyrena.

Deskontuak liburu dendetan

Herriko liburu denden ere bat egiten dute irakur zaletasuna sustatzeko helburuarekin eta, horregatik, gaurkoan %10eko deskontua egingo diote haur eta gazte sailetako liburuak erosten dituen eta liburutegiko txartela aurkezten duen bezeroari.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo