Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/04/02

Udalbatzaren Osokoa asteazkenean bilduko da

Udalbatzaren Osokoa asteazkenean ezohiko bilkurara bilduko da. Bilkura hamabietan hasiko da. Eguneko gai-zerrendan zortzi puntu daude eta gehienak Ekonomia eta Ogasunekoak dira. Bilkuran jorratuko den lehenengo gaia ondorengo hau izango da: udalerriko izena erabiltzeari uko egiteko eskatuz ‘Foro Ermua’ elkarteari herritar talde batek egin dion eskariaren inguruko jarrera. Eskari horrek bere izapidea jarraitu du erregistroan sartu zenetik. Aurreko astean aurkeztu zen Batzorde Informatiboan eta gaur arratsaldean berriz ere landuko da. Gainera, gaiaren inguruko bilera ere egingo dute Udalbatza osatzen duten alderdi politikoen bozemaleak.

Ondorengo puntuetan alkateak sinaturiko hiru dekreturen berri emango da. Dekretu horien bidez, 2006. urtealdi ekonomikoaren kitapena onartu da etab aita aurtengo aurrekontuan egindako lehen bi aldaketak. Bosgarren eta seigarren puntuak ere, Ekonomiakoak izango dira: 2007ko aurrekontuan egingo diren 3. eta 4. aldaketak onartzeko. Azkenik, 2007ko INEM/Toki-Udalbatzak izeneko proiektua eta Teresa Murga eraikinaren desafektazioa onartuko dira. Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta hortara ailegatzeko sakatu azpiko informazio gehiago izeneko atala.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo