Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/03/26

‘Txindurri’ taldearen eguna, ikusgarria

Txindurri txistu eta dantza taldeak azken asteburu honetan ospatu ditu bere egunak. Taldearen ospakizuna eta ‘euskararen’ aldeko Korrika ekimena egun berean herritik pasatzeak, mesede egin zion kaleko giro eta partaidetzari. Herriko plaza eta kaleetan pilatutako biztanleak bete-betean murgildu ziren festan, taldeko dantzari eta txistulariek onena eman baitzuten. Jendetza asko bildu zen Orbe Kardinalaren plazan taldeak eskainitako dantza erakustaldia ikusteko. Erakustaldi horretan Txindurriko talde guztiek hartu zuten parte beren errepertorioaren onena eskaintzeko, txikitxoen taldeek eta baina gaztetxoenak ere abai. Eguraldiak nolabaiteko atsedena eman zigun ez baitzuen euririk egin, nahiz eta noizbehinka tanta batzuk bota eta haizea oso hotza izan. Hurrengo zita, euskal jaian izango da.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo