Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2015/06/11

Berrogeita hamar batek parte hartu dute Ermuan prestatu ditugun zirkuitu osasungarri sareko lehen ibilaldian

Berrogeita hamar bat pertsonek parte hartu dute gaur Ermuan prestatu ditugun zirkuitu osasungarrien sarean programatutako lau ibilbideetatik egin den lehen taldeko paseoan. Jarduera Ermua Mugi! programaren baita dago eta hori Kirol eta Gizarte Zerbitzuen Zinegotzigoek elkarlanean garatzen dabiltzan programarena den, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Ermuko Osasun-zentroarekin batera. Estreinu egunean jarduerak 64 urtetik gorako berrogeita hamar bat pertsona bildu ditu, horiekin bat eta laguntzen Osakidetzak Ermuan duen Eguneko Psikiatria Zentroko -Zaldibarko Ospitalari atxikita dagoena- dozena bat boluntario. Eta baita, jardunean dugun herriko alkate Carlos Totorika, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Zerbitzuko teknikari Enar Ortuondo, Hiribili proiektuaren diseinuan parte hartu duen Patxi Galarreta arkitektoa, 'Projekta-ActiveUrbes' estudiokoa. Eta Athlon enpresako teknikariak, Jarduera Fisikoaren inguruan aholkularitza-zerbitzua atenditzen dutenak udal kiroldegian.

Lehen talde hau Zubiaurretik Sallabentera -Eibarko saihesbidearen lehen errotondara- bitarteko ibilbidea egin du, San Pelaio parkean bukatzeko. Partehartzaileek guztira 3.410 metro bete dituzte oinezean, berrogeita hamar bat minutu baino denbora gutxiagoan. Ibilaldiari amaiketako freskarri batekin eman zaio amaiera San pelaio parkeko pergolan, non parte hartzaileek hur botila bana eta sandia frutaren zatiak jaso dituzten boluntarioen eskutik. Antolatzaileek pozarren agertu dira lehen eguneko erantunarekin eta bizi izan den giroarekin, parte hartu dutenak ere alai ikusi baitituzte. Ibilaldia entretenigarri izan da, hori bete dutenaren esanetan. Taldeak bidea mnodu seguruan bete du, txalekodun boluntarioek zebra bideetan eta lagundu egin dutelako. Hainbat izan dira, datozen ostegunetarako hitzordua egin dutenak.

Ermuko udalak, Projekta-ActiveUrbes enpresarekin elkarlanean, sedentarismoari aurre egiteko Hiribili proiektua diseinatu dute, jarduera fisikoa eta bizi-estilo aktibo eta osasungarriak herritarren artean zabaltzeko, hirian oinez ibiltzea proposatzen duelarik Ermua Mugi! izeneko estrategia komunitarioaren baitan. Hiribilik herritarron ongizatea du jomuga, horretarako hirian baldintza on eta seguruak dituzten lekuetan oinez ibiltzea proposatzen digularik. Eta jarduera hori teknologiarekin uztartzen du egindakoaren inguruko datuak eskuratu ahal izateko, horrela jarduera fisikoaren gainean adituen jarraipena, norberaren zaintza, sustapena, preskripzioa, eta ikerketa ahalbidetuko dituelarik. Proiektuaren euskarri da beren berez diseinatu den eskuturrean. Ekimena aitzindari da herrian, erkidegoan, estatuan nahiz nazioartean eta jarduera fisikoa, alor sozio-sanitarioa eta ‘smart city’ teknologia uztartzen ditu.

Taldean ibilaldi gehiago egingo diren egun eta orduen zerrenda:

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo