Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/03/13

Irekita Folkez Blai lehiaketaren bigarren edizioa

Udal Kultura Sailak eta herriko folk musikako taldeek lankidetzan jardunez, folk musika taldeentzako II. lehiaketa antolatu dute. Ekimena iaz ezagutarazi zen eta hari ‘Folkez Blai’ izena jarri zitzaion, aurten errepikatuz. Lehiaketa honetan 4500 euro banatuko dira saritan. Garaile suertatzen den taldeak 3000 euro eskudirutan jasoko du eta bigarrenari kopuru horren erdia emango zaio. Gainera finalean sartu eta Ermura zuzenean jotzera etortzen den talde bakoitzari 400 euroko laguntza emango zaio, joan-etorriko gastuetarako. Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako sei talde aukeratuko ditu aldez aurretik. Talde horiek lehiaketako bigarren fasera pasako dira eta irailaren laugarren asteburuan zuzeneko emanaldia eman beharko dute Orbe Kardinalaren plazan. Aurtengo nobedade nagusiak bi dira, batetik, herriko taldeek ere zuzeneko musika emanaldia emango dutela eta, bestetik, musikarientzat herri bazkaria antolatu izan dela. Halaber, Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek beren grabazioak bidal ditzakete, maiatzaren 15era bitartean. Lehiaketaren zehaztasun eta oinarriak, informazio gehiago jartzen duen atalean.

Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengoan, lehiaketara aurkeztutako grabazioak aztertu eta hainbat aukeratuko dira; bigarrenean, finalera heltzen diren 6 taldeek zuzenean joko dituzte beraien abestiak. Bigarren fase honetan folk talde ospetsu batek ere kontzertua eskainiko du lehiaketako taldeek egingo dute oholtza beretik. Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 8tik 10era bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo