Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/12/18

Ermua eta Mallabiko LHIak komunikazioa ardatz duen 2015eko egutegia argitaratu du

Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak 2015erako mahaian jartzeko egutegi originala egin eta argitaratu du. Aipatu egutegiak ohikoa denez irudi eta argazkiak ditu eta horien konposizio eta modelo lanetan ikasle eta irakasleak ez ezik, familia kideak eta gure udaleko lankide anitz parte hartu dute. Argitalpenak irudiz gainezka datorkigu eta urteko hilabete bakoitzean komunikazioaren eta harreman pertsonalen inguruan egin dituzten hausnarketak idatzi eta partekatzen dituzte, guk gauza bera egin eta horietan sakondu dezagun.

Egutegia proiektu sozio hezitzailearen barne landutako unitate didaktiko baten landutako materialetik edaten du. Jarduerak izugarri gustatu eta motibatu ditu ikasleak eguneroko lanari begira, gutariko bakoitzak garen eta dugun izaera sozialaren inguruan zer pentsatua sortaraziz. Egutegian komunikazioaren inguruko irudi, testu, gogoeta eta esperientziak islatu nahi zian dituzte, ikasleek gizarte integratzailearekin partekatu dituzten lan saio eta esperientziaren emaitza direlarik.

Egindako ibilbide eta lana gu guztiokin konpartitu nahian, oraintxu udal sail ezberdinetara etorri eta aleak banatu dizkigute lana hori zabaldu eta ezagutzera eman asmoz. Zentroak eta ikasleak eskerrik beroena agertu nahi diete lan honetan lagundu duten familia kide, irakasle, ikasle eta udal lankide guztiei.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo