Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/12/02

Errefuxiaketa eta asilo politikoaren inguruko sentiberatasun jardunaldiak

Sentsibilizazio Jardunaldiak gauzatuko dituzte Ermuan datozen bi astetan elkartasun eta Nazioarteko Garapenerako udal Kontseiluaren barne dauden Garapenerako Gobernuz Kanpoko hainbat Erakundek (GKEk). Aurtengo edizioak errefuxiatuak eta asilo politikoa izango du ardatz, ekimenari jarri zaion titulua ondokoa izanik: “Iheslariak, iragaitzazko bizitzak”. Antzolatzaileak ondorengo taldeak dira: Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Urko-Punta, Maishule, Hagunia Saharar herriarekiko Lagunen Elkarteak eta Ermuan ditugun Senegalekoen eta Afrikakoen elkarteak. Jardunaldiak abenduaren 2tik 13 bitartean gauzatuko dira.

Herrian ditugun GKEk hausnarketa bat partekatu eta sentsibilizazioa areagotu nahi dute ermuarrokin, lekualdatu duten pertsonen eta iheslarien kopuruak Bigarren Mundu Gerraz geroztik inoiz baino maila altuenera iritsi baita. Siriak duen egoeraren inguruko datuak ematen dira eta baita Birmaniar, Afganistandar, Palestinar edo Sahararrek bizi dutenaz. Kasuak hainbat dira eta ingurumenean oinarria duten errefuxiatuen, generoagatik jazarpena duten pertsonen, nahiz hirigunean errefuxiatutakoen kasuaz hitz egien digute.

Antolatzaileek liburuxka elebidun eta koloreduna prestatu eta zabaldu dute, zeina PDF formatuan uzten dizuegu, sakonkiago ikusi eta aztertzerik izan dezazuen, bertan egitarau ere jasotzen baita. Gaur, asteartea, hitzaldia emango du Lobianon, iluntzeko zazpietatik aurreraAlejandra Sepulveda psikologoak. Izenburua Beldurrik gabe bizi da. Ostegunean philippe Falardeau zuzendariaren ‘La buena mentira’ filma proiektatuko da zineklubean, iluntzeko zortzi eta erdietan. datorren astean Erakusketa bati emango zaio hasiera, zeina UNRWAko kide Beatriz de Lucasek aurkeztuko duen abenduaren 9ko maritzenean. Xehetasun guztiak programan dituzue.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo