Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/09/16

El Niño eta El amanecer del planeta de los simios 3D ikusgai Ermua Antzokian

Zine programazio berri bati hasiera emango dio Ermua Antzokiak. Osteguneko zineklubean Jim Jarmusch zuzendari independentearen azken lana ikusi ahal izango dugu. Jarmuschek Extraños en el paraíso’ edo ‘Dead man’ bezalako tituluak filmatu zituen aurretik ospea lortuz. Oraingo honetan banpiroen istorio erromantiko eta dekadentearekin datorkigu, honekin Epaimahaiaren saria jaso izan zuelarik Sitgeseko jaialdian. Lanaren titulua 'Sólo los amantes sobreviven' da eta Tanger eta Detroiten suntsituen artean bizi diren Adam eta Eve bikote banpiroaren bizitza kontatzen digu. Horiek mendeetan zehar maitatu diren arren, Everen ahizpa gazte kontrolaezinaren etorrerak krisialdi sakona eragingo du bien artean. Ohikoa den bezala, zuzendariak kritikariak aldeko eta kontrakoen artean banatu dituen arren, ugari dira azken urteetan egin duen filma onena dela azpimarratzen dutenak eta sentimenduak, sentsazioak eta irudi erakargarriak filmatzeko gaitasuna duela azpimarratu dutenak. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko 8:30etan.

Zine komertziala larunbatean emango dugu, arratsaldeko zazpi eta erdietan orain pil-pilean dagoen filma espainiarra emanez. Daniel Monzón zuzendariaren (Celda 211, La caja Kovak) azken lanaz ari gara, ‘El Niño’ titulukoaz ari gara. Aktore bikain sorta bildu du: Luis Tosar, Jesús Castro, Eduard Fernández edo Sergi López esaterako. Gibraltarren jarduten duten trafikante taldeetan zentratzen da bi ikuspegi ezberdin eta kontrakoak aztertuz: zonaldean jarduten duten kapo handien atzetik dabiltzan polizia bikotearena eta miseria gorritik ateratzeko banda horietan sartu nahi duten gazteena. El Niño thriller bikaina da, Ipar Amerikakoen mailan dagoena, produkzioan ezik, gidoiaren kalitatean eta aktore protagonisten interpretazioan. Filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena 'El amanecer del planeta de los simios' da, Matt Reeves zuzendariarena eta 3Dimentsiotan proiektatuko duguna. Tximinoen planetak abenturazko eta fikziozko zinearen epoka bat markatu zuen. Orain tximino aurreratu taldeak, Cesar izenekoak gidatzen zituenak, lurraren kontrola lortzeko prozesuaren arrazoiak ezagutzeko unea da. Filma ez da saga zinematografiko ospetsuaren jarraipena, filma ona da, epikaz, akzioz eta ikuskizunaz beterikoa. Lan sendoa, azkarra eta entretenigarritasunaz urrutiago duen mezua duena. El amanecer del planeta de los simios titulua 3D proiektatuko dugu, larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez, arratsaldeko 5etan Disney faktoriaren lan bikaina ikusi ahal izango dugu 'Campanilla, hadas y piratas' titulua duena. Campanillak eta bere lagunek Skull Rockeko piratei aurre egin beharko diete, hauts urdina berreskuratzeko. Disney etxeko lan guztiek bezala magia, dibertsioa eta adiskidetasuna uztartzen du kalitatez.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo