Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/07/16

Txarangen arteko jolasek, bidearen erdia bete dute

Koadrilen arteko jolasek aurrera jarraitu eta lan erdiak beteko dituzte. Txarangen batzordeak antolatutako koadrilen arteko jokoek aurrera egingo dute eta gaurkoan neurketa berri bi jokatuko dira. Arratsaldeko zazpietatik aurrera ‘triatloi’ proba eta ‘jatorrizko bekatua’ izenekoa jokatuko dira, Orbe Kardinalaren plazan.

Bihar uztailaren 17ko ostegunean, jolasak bere azken txanpan sartuko dira. Soka-tirako finalak eta ‘kuboen’ proba jokatuko baitira, leku eta ordutegi berean. Ostiralean play-back lehiaketak amaiera emango dio aurtengo jolasen edizioari. Lehiaketa herriko plazan egingo da, gaueko hamar eta erdietatik aurrera.

Gaueko jarduerak: bertso jaialdia eta Mursegoren musika kontzertua

Guar gaueko 10,30ean, Bertso jaialdia ikusi eta entzun ahal izango dugu Valdespinako Markesaren parkean. Ekitaldia Deba-Beheko Bertso Eskolak antolatu du. Iragarrita dagoenez bertan izango dira, Nerea Ibarzabal, Malen Amenabar, Beñat Ugartetxea, Manu Goiogana, Josu Oiartzabal eta Eneko Lazkoz bertsolariak.

Bihar, uztailaren 17ko ostegunean, Mursego eta Maite Arroitajauregi musikari Eibartarrarekin musikaz gozatzeko aukera izango dugu. Valdespinako Parkean, gaueko 10:30etatik hasita. Euskal Birusa elkarteak antolatutako ekitaldia da.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo