Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/07/16

Udalak zorpetze maila txikia du, etorkizunerako inbertsioei aurre egiten egon arren

Ermuko Udala estatuan egoera ekonomiko eta finantzario onenetarikoa dutenen artean dago; hain zuzen ere Espainiako 234 toki-administrazioen artean kokatuta egonik eta Euskadiko 26 onenen artean, Sielocal plataformak esan eta emandako datuen arabera, orain egun batzuk adierazi genuen moduan. Plataformak udalerri ezberdinetako datu estatistikoak prestatu eta argitaratzen ditu, horietara eta lasterbidez baliatuta uzten dizkizuegu.

Egoera zein den erakusten duten adierazleak plataformak zehaztu eta ezagutzera ematen ditu eta zor kopuruan zentratzen dira. Iaztik hona hainbatean adierazi dugu gure zor kopurua murriztuz doala urtero 2000 urtetik. Datu zehatzak ondorengo koadroan uzten dizkizuegu.

Grafikoa hemen agertuko da.

Plataformak modu konparatibo edo alderaturik eskaintzen ditu ezagutzera emandako bi datuak nagusiak, lehena zor kopurua biztanleko eta, bigarrena, zor kopurua diru-sarrera arrunten arabera edo horiek kontutan hartuta.

Zor kopuruaren biztanleko datuari dagokionez, Sielocal plataformak 2008tik 2012ra bitarteko datuak eskaintzen ditu eta guk horiek ulerterrazagoak izan daitezen eta bere testuinguruan jartzeko ondorengo taulan jaso eta laburtu ditugu, estatuko, euskal autonomiako eta lurralde historiko bakoitzeko bataz bestekoarekin batera:

Bestalde eta zor kopurua diru-sarrera arrunten arabera edo horiek kontutan hartuta eta prozodura berari jarraiki, estatuko, euskal autonomiako eta lurralde historiko bakoitzeko bataz bestekoarekin alderatzen duen taula grafikoa eta bere emaitzak, ondoren uzten dizuegu:



Grafikoa hemen agertuko da.
Grafikoa hemen agertuko da.

Horiek dira datuak eta laburpena. Nolanahi ere, azpimarra behar zor gehiago edo gutxiago edukitzearen datua bakarrik eta beste aldaera zenbait kontutan hartu gabe ez dela gomendagarri izaten, normalean inbertsioei aurre egin nahi bada zorpetzea ia derrigorrezkoa izaten delako. Hortaz, zorpetze maila txiki edo handiagoa izateak ez du egoera ekonomiko edo finantzario benetan erreala ematen, zorrarekin bat kontutan hartu behar izaten baita norberak dituen baliabide propioen kopurua, inbertsioena, likideziarena, eta abar… Dena den eta amaitzeko, guk zorraren datua gainerako aldaerekin bat kontutan hartu eta adierazten dugu, guztia bat egin eta aintzat harturik Ermuko udal honen osasun ekonomiko eta finantzarioaren argazki erreala emango baitigu.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo