Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/07/10

Udaldiari egokitu dizkio Liburutegiak ordutegiak

Udal liburutegiak bere ordutegia egokitu du opor eta udako behar eta erritmo lasaiagora egokitzeko, uztaila sartzearekin batera. Hori horrela, uztailak 1etik 13ra bitartean, liburutegia goizez eta arratsaldez irekita egonen da astelehenetik ostiralera. Goizean 9:00etatik ordu 2etara bitartean, eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara bitartean. Hortaz, eguerdian zerbitzua itxita egongo da.

Aldiz, uztailaren 14tik abuztuaren 31ra bitartean, bakarrik goizez eta lanegunetan zabalduko ditu zerbitzuak bere ateak. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etarako ordutegian. Larunbat eta igandeetan itxita izanik.

Maileguen sistema malgutu egingo, oporretan ere irakurzaletasuna bultzatzeko xedez

Bestalde, liburutegiak erabiltzaileei gogorarazten dizkigu, arrazoi berberagatik, mailegu zerbitzuan malgutasuna izango dugula nagusi. Horri esker, edonora oporretara goazenok ale gehiago eta denbora gehiagoz eraman ahal izango ditugu. Hori bai, beste erabiltzaileek eskatuta eta txanda gordetzen ari diren kasuan salbu.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo