Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/07/10

Ismaila Colyren margoak ikusgai Lobianon

Pintatu izan dituen lan-margoen erakusketa jarri du Ismaila Coly senegaldarrak Lobiano Kulturgunean. Erakusketak hamabost bat koadro biltzen ditu, horien artean oleoak nagusi direlarik. Bildumari jarri dioen titulua ‘Ez’ hitza da, -gehiegikeriei erreferituta-. Ismailak figuratibismoa lantzen du, inpresionismoa ere ukitu izan duelarik. Bere marrazkietako gaia zabala da, eta gehienak oso koloretsuak.

Erakusketa lanegun nahiz asteburuetan zabalik dago eta arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Sarrera doan da. Erakusketa zabalik izango da datorren uztailaren 20ko igandera bitartean eta hileko kultur programazioaren baitan txeratzen da.

Ismaila Coly Dibianoko eskolan ikasi zuen, gerora Dakar edo ezagunagoa den Cheikh-Anta-Diop izanez adierazten den Unibertsitatean ikasketak eginez. Unibertsitate hori Senegal estatuko garrantzitsuena da.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo