Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/01/22

Ermua-Zornotza AIC Zentroaren lehen harria

Udal honek parte hartu du etorkizunean automobilgintza berritzeko zentroa izango den eraikinaren lehen harria jartzeko ekitaldian. Carlos Totorika alkatea eta bere kabineteko beste hainbat kide Zornotzan egon ziren ostegunean, automobilgintza sektoreari balioa eransteko Europan bakarra izango den zentroa eraikitzen hasteko ekitaldia ofizialean. Lehen harria jartzearen ekitaldi hori albiste garrantzitsua da gure herri eta eskualdearentzat ere bai, automobilgintza sektorearen barne etapa berri bati hasiera ematen diolako. Etapa hori berrikuntzan, ezagutzan eta teknologian oinarrituko da, batez ere.

Bizkaiko Foru Diputatu Nagusi eta AIC-Automotive Intelligence Center fundazioaren presidenteak, Jose Luis Bilbaok, AIC fundazioko egoitzaren lehen harria sartzeko ekitaldian, ontzi bat lakratu eta bertan lurperatu zuen. Bilbaoren esanetan Aldundiak proiektu honen alde egiten duen apustua azpimarratzekoa da, automobilgintza sektorearentzat I+G alorrean Bizkaian ez ezik Euskadin balioa eransteko edukiko dugun zentro bakarra izango baita.

Bizkaiko Foru Diputatuak emaniko hitzaldiaren une bat

Proiektuan aurreikusitakoaren arabera AIC-AUTOMOTIVE INTELLIGENCE CENTEReko instalazioak 2008. urtetik aurrera erabili ahal izango dituzte Fundazioa eratu eta bertan sartu diren automobilgintza sektoreko Bizkaiko enpresak eta, etorkizunean, berrikuntzan aurrera egiteko asmoz bertara biltzen diren gainerakoak.

Ekitaldi horretan bertan, Foru Diputatuak aditzera eman zuenez, erakundearen konpromisoa industria sektorearekiko handi eta tinkoa da, Bizkaiko lurralde guztian. Honek adierazi zuenez Aldundiak proiektu hau aurrera ateratzeko jarri duen 42 milioi euroak oraingo eta etorkizunerako inbertsioa dira. Bere hitzetan esan zuenez, ‘lurra ereitea gero usta jasotzeko”. Horrek emandako datuen arabera, automobilgintza sektoreak bere biziko garrantzia du Euskadin, bertan 41.000 langilek baitihardute lanean, horietatik erdiak Bizkaian eta, askok Durangaldea eskualdean kontzentraturik hain zuzen ere.

Jose Luis Bilbaok Zornotzan egindako ekitaldiri hasiera eman zion. Harekin bat, Eusko Jaurlaritzako Industria Kontseilaria, Ana Agirre, eta Zornotza eta Ermua herrietako alkateak izan ziren. Politikariekin batera AIC-AUTOMOTIVE INTELLIGENCE CENTER fundazioko gainerako kideak. Doru Diputatuak esan zuenez proiektua jada errealitate bat da, atzera bueltarik gabeko ezagutza, berrikuntza eta teknologiaren aldeko apustu garbia, industriari eta Bizkaiari berari etorkizuna izatea bermatuko duena.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo