Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/02/21

Marie Jongh konpainiak haurrentzako 'Kibuku' antzerki emanaldiarekin dator Antzokira

Marie Jongh konpainiak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar larunbat arratsaldean Ermua Antzokian. Marie Jonghek “Kibuku” izeneko ikuskizuna dakar. Obra Jokin Oregik zuzentzen du, autorea bera ere izanik. Antzezleak: Tomás Fernández Alonso, Ana Meabe, eta Javier Renovales dira. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da eta berrogeita hamar minutu iraungo du. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko programazioaren barne txertatzen da. Sarrerak 4 euro balio du eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda edo takilan bihar bertan. Antzezlan hau aproposa da 4 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Sinopsia

Xebasek eta Cocók bikote artistikoa osatzen dute, biak dira pailazo. Ilusioa gainezka duten arren oraindik ez dute arrakasta nabarmenik lortu. Ikuskizun berria prestatzen ari direla, Xebasek egiazko gorila bat erostea erabaki du, hezur haragizkoa. Sinistuta dago gorila mendean hartu eta numeroak erakutsiz gero, sekulako txalo zaparrada jasoko dutela. Halere gorila ez da izango egunen joanean gehien ikasiko duena; bai Xebasek eta baita Cocók ere inoiz ahaztuko ez duten ikasgaia jasoko dute.

Errespetua eta askatasunaren inguruko ikuskizuna.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo