Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/01/29

Haur eta gazteei zuzendutako ingeleseko Mintzapraktika talde berriak

Ermuko Udal Liburutegiak ingelesez mintza-praktika taldean izena emateko epea zabaldu du. Taldea osatzeko gutxieneko kopurua 10 pertsonakoa izango da eta gehienekoa 20koa.

Ekimen hau UPV/EHUren laguntzaz burutuko da, eta helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea. Ekimena UPV/EHUko laguntzarekin jarriko da martxan, Saioak ingelesa menperatzen duen unibertsitateko ikasle batek dinamizatuko ditu, zeinek taldeak moderatu eta gaiak eta ekimenak proposatuko ditu Saioak hizkuntza menperatzen duen monitore batek dinamizatuko ditu, zeinek mitza-praktika taldeak moderatu eta eztabaidarako gaiak proposatuko dituen. Ekintzaren helburua ez da klaserik jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.

Liburutegian bertan egin daiteke, telefonoz edo emailez biblioteca@udalermua.net. Eman beharreko datuak izena, abizenak, adina, umeak ikasten duen ikastetxea eta ama edo aitaren helbide elektronikoa. Eskaera baino plaza gehiago jasotzekotan plazak zozketa bidez esleituko dira.

Onartuen zerrendak: otsailaren 6an, osteguna, Liburutegiko webgunean, eskoletako iragarki-tauletan eta Liburutegian).

Herriko biztanleek lehentasuna izango dute, eta parte hartu ahal izateko Udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein liburutegitako bazkide izatea ezinbestekoa da.

Ingelesean ekimenak egiteko eskaria gora egin du gure Liburutegian. Zentzu honetan, mintzapraktika talde hau Udal Liburutegiak eskaintzen dituen hizkuntzak ikasteko metodoen osagarria da, non azken urteetan metodo, hiztegi eta ikus-entzunezko formatu berriak erosteko inbertsio handia egin den gero eta urriago diren material hauen eskaerei erantzuna emateko.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo