Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/01/29

Euskadiko Sofware Libreko Enpresen Elkarteak -ESLEk- jardunaldi teknologikoa gauzatuko Izarra Centren

ESLE Elkarteak, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak, jardunaldi teknologikoa antolatu du aste honetarako, zeina gure herrian gauzatuko den. Jardunaldia bihar, urtarrilaren 30eko ostegunean gauzatuko da, Izarra Centre eraikinean. Jardunaldiaren hleburu da elkartekide diren bazkideen artean ikerketa, garapen eta Berrikuntza (I+G+b) proiektuen ideiak sortzea, elkarlankidetzaren bidez.

ESLE elkarteak hirugarrenez gauzatuko du honako jardunaldi teknologikoa eta horretan elkarteko kide diren hogeita bost empresa parte hartuko. Jardunaldia Ermuko Izarra Centren egingo goizeko 9,30etatik hasita, amaieran antolatzaileek tarte bat ezarriko dute proiektuak aztertzen diharduten eta kolaboratzaileak behar dituzten enpresek hartu emanak hasterik izan dezaten.

ESLEko Eneko Astigarraga presidenteak adierazi duenez "gure helburua jardunaldiaren bidez ikerketa, garapen eta berrikuntza alorretan poriektu eta ideiak ahal bidetzea da".

Jardunaldi honetako beste helburu bat kideen artean merkatal eta nazioartetzera jauzi eghiteko estrategia berriak posibilitatzea da.

Aurreko edizioetan honako jardunaldien ondoren milioi eta erdi euroko proiektu inbertsioak egin izan dira, honakoan kopuru hori gainditzea espero dutelarik antolatzaileek.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo