Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/12/26

El Hobbit: la desolación de Smaug 3D eta Le Week-End urteko zine programazioari amaiera emango

Ermua Antzokiak ostegunean hasiko du asteko zine programazioa. Asteburu berezia izanen dugu datorrena, 2013ko azkena baita. Horregatik Kultura Sailak programazio ona prestatzeko gogotik lan egin du. Zineklubean Sylvain Estibal zuzendariaren Un cerdo en Gaza komedia frantsesa ikusi ahal izango dugu. Filma Palestina herriak bizi duen tragediaren begirada azidoa eta aldi berean samurra da. Komedia humanista Palestinarrek Gazan bizi duten egoera klaustrofobiakoaren inguruan kritika soziopolitikoarekin eta Sasson Gabai komikoaren lan bikainaz maneatutakoa. Filmak Frantziako César saria jaso zuen opera prima onena izateagatik. Jafar arrantzale Palestinarra da eta bere sareetan itsasontzi batetik eroritako txerria harrapatzen du. Zer egin eta nola jokatu ez du jakingo. Erlijioaren arabera animalia ezpuruaz desegitea edo bere egoera ekonomikoari jarraiki saldu eta sosa batzuk irabaztea. Un cerdo en Gaza jatorrizko bertsioak proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Larunbatean iritsiko da zine komertzialaren txanda, Roger Michell zuzendariaren Le Week-End pelikularen lehen emanaldiarekin. Aktore protagonistak Jim Broadbent eta Lindsay Duncan dira eta gidoia Hanif Kureishi idazle bikain britainiarrak idatzi du. Nick eta Meg irakasle bikote dira, adinez helduak, Parisera urte askoren ondoren bueltatzea erabakitzen dutenak, bere ezkontzaren distira berreskuratzeko asmoz. Drama erromantiko gazi-gozo eta xarmagarria da. Sofistikatua eta dibertigarria, Le Week-End pelikula zintzoa eta entretenigarria da, benetako sentimenduak pizten dituen horietakoa. Aktore protagonista Jim Broadbent da, zeinak aktore onenaren saria jaso zuen Donostiako Zinemaldian. Filma larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan eta igande gaueko hamarrak eta laurdenetan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu. Ohiko ordutegia baino ordu laurden beranduago, ‘El Hobbit’ titulua ohi baino askoz luzeagoa baita.

Asteburuko bigarren proposamena El Hobbit: la desolación de Smaug 3 dimentsiotan da. J.R.R. Tolkien idazlearen eleberri zoragarrian oinarrituta Peter Jacksonek grabatutako El Hobbit trilogiaren bigarren zatia. Lehen zatiak kale egin zuen hainbat ikuslegoren ustetan, oraingo honetan lanak bere xarma berreskuratzea lortu du. Akzioz jositakoa, abenturaz, ikuskizun eta entretenigarritasunaz beterik irauten duen 150 minutuetan. Filmak oraingo honetan ez du hutsik egiten. El Hobbit: la desolación de Smaug 3 dimentsiotan larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko 7etan ikusi ahal izango dugu, ohiko ordutegia baino ordu erdi lehenago oso luzea delako.

Azkenik, igande arratsaldeko 5etan gaztetxoenek Azti txikia tituluaz gozatu ahal izango dute. Animazioko filma daRoque Cameselle zuzendariarena. Filmak abenturak, piratak eta magia uztartzen ditu eta estudio txiki batean grabatua izan bada ere, oso emaitza duina da, ikustera doazenei ziur gustatuko zaiena. Azti txikia euskaraz proiektatuko dugu.

Zine-kluba: 'Un cerdo en Gaza'
Bideoaren irudiren bat
Filmaren fitxa
Zine komertziala: 'Le Week-End'
Bideoaren irudiren bat
Filmaren fitxa

Zine komertziala: 'El Hobbit: la desolación de Smaug 3D'
Bideoaren irudiren bat
Filmaren fitxa
Haurrentzako zinea: 'Azti txikia'
Bideoaren irudiren bat
Filmaren fitxa

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo