Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/12/18

Odol-emailentzako deialdia

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa berria antolatu du biharko, abenduaren 19ko ostegunerako. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal izango dugu, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori bihar elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko ordutegia 9:15etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik gaueko bederatziak bitartekoa.

Elkarteak “Lagun bat ekarri” kanpaina mantentzen du eta parte hartzeko gonbita egin digu herritarroi, emaile berriak lortu ahal izateko xedez. Horregatik, ahalegin txikia baina garrantzizko bat eskatzen digute, gure inguruko senitartekoren bati, lagunen bati, lankideren bati, kirolekoren bati … hurrengo odol ateratzearen inguruko informazioa eman diezaiozun, bertan parte hartzera animatuz, odol-emaile egitea edo ez erabaki dezan.

Odol-emaileok jakinaren gainean gaude, deialdiero sms eta e-posta bidezko mezu batzuk jasotzen baititugu gure esku telefono eta ordenagailuetan, non jakinarazten zaigun deialdiaren berri. Mezua transfusio Euskal Zentroarena da eta horretan eskerrak ematen zaizkigu gure laguntzagatik. Herritarrek ere, jakinaren gainean daude, Donaser elkarteak, kartel berriak jarri baititu etxebizitzetako atarietan.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo