Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/12/11

Los juegos del hambre: En llamas asteburu honetan Ermua Antzokian

Osteguneko zineklubean Todos queremos lo mejor para ella, filma proiektatuko dugu, Mar Coll zuzendari kataluniarrarena. Genik istripu larria izan du eta senidekoen laguntzaz gertakizun horren aurretik zuen bizitza berreskuratzeko ahaleginetan dabil. Aurrekora bueltatzeko ahaleginak egitean bizitza hartan interesik ez duela konturatzen da, ihes egiteko ideiak gero eta indar gehiago hartzen duelarik. Filma drama bat da, Nora Navas aktoreak protagonizatzen duena, eta Valladolideko Seminci jaialdiaren azken edizioan aktore onenaren saria jaso zuena. Interprete bikaina da, Goya saria jaso izandakoa, Pa Negre filmean egindako lanagatik. Todos queremos lo mejor para ella filmaren ezaugarri nagusia autentikotasuna da eta, gure gizarteko balore eta formak kolokan jartzea baita ere. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko Edgar Wright zuzendariaren Bienvenidos al fin del mundo filmaren lehen emanaldiarekin. Zientzia fikziozko komedia zoro eta harrigarria da, Sitgeseko Zine fantastikoaren jaialdian nabarmendu zena, nahiz eta lehiaketaz kanpo proiektatu izan. Filma zoro bezain dibertigarria. Apurtzailea eta ganberroa, nahiz eta begien bistakoa den kasuan jausi gabe. Ikusle bat baino gehiagori harridura sortaraziko dio. Bost lagun hogei urteren ondoren elkartzen dira beren jaioterrian bere garaian eten behar izan zuten jaiarekin jarraitzeko asmoz. Ustez parranda ona izan behar zuena odisea batean bihurtuko da, gizatasunarentzat katastrofea suposatu dezakeena edo, akaso, askapen bidea. Filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen goizeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, Los juegos del hambre: En llamas tituluko filma da, ikusmin handia piztu duena. Suzanne Collinsek idatzitako trilogiaren bigarren zatian oinarrituta dago eta, lehenengo zatiak dezepzioa eragin bazuen ere, Francis Lawrencek zuzendutako bigarren honekin aldrebeseko egoera eman da. Kritikak eta ikusleek bat datoz eta takilan errekorrak markatzen ari da. Katniss etxera bueltatu da gosearen jokoetan parte hartu eta gero. Edizio berria ate joka dago eta oraingo honetan Panenen egoera aldatu egin daiteke. Jennifer Lawrence aktore protagonista da eta berarekin bat aparteko lankideen zerrenda du: Woody Harrelson, Donald Sutherland, Lenny Krawitz kantaria eta Philip Seymour Hoffman, hain zuen. Filma hunkigarria da, akzioz beterikoa, bizigarria eta inor epel utziko ez duena. Zine goi mailako ikuskizunera altxatzen baitu. Filma larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan proiektatuko dugu.

Haurrentzat igande arratsaldeko 5etan El pequeño ángel titulukoa ikusi ahal izango dugu, oso aproposa dena Eguberri edo Gabonetarako. Filma Charles Tazewellek idatzitako liburu arrakastatsuan oinarritua dago. Zerura behar baino lehenago iristen den gazteak Lurrera bueltatu beharko du misio garrantzitsua gauzatzeko, bere txakurkumearekin batera. Animaziozko filma dibertigarria da, etxeko txikientzat.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mirositea www.ermua.es/ermuantzokia.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo