Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/12/09

Gabonetako haur kanpainaren baitako jarduerak zehaztu dira

Gabon jaiak ate joka ditugunez gero, urtero bezala haur eta gazteek herrian Gabonetako parkea izango dutela herrian bertan. Parke hori kiroldegiko pista nagusian jarriko da abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Egun bakoitzerako sarrerak bi euro kostako ditu eta sarreran bertan eskuratu ahal izango da. Aurreko urteetan bezala atrakzio asko izango dira eta, besteak beste, ondorengoak ekarriko dituzte: puzgarriak, ohe elastikoak, bideo kontsolak, eta eskulanak egiteko tailerrak. Ermuko Gabonetako haur parkea aurrera ateratzeko Gurutze Gorriko eta ‘Antxitxiketak’ begirale taldeko monitoreak izango dira laguntzen.

Gabonetako kanpainaren barne ere, haurrek hainbat ikuskizun ikusi ahal izango dituzte. Gabon gatean, goizeko 11etan, Olentzero txiki aterako da kalejiran, Anaitasuna ikastolaren laguntzaz. Ondoren, Poxpolo eta konpainia pailazoek abenduaren 26an emanaldia eskainiko dute ‘Hiru txerritxoak’ titulatutako antzerki saioa. Bi egun beranduago, 28an Borobil Antzerkia’ ‘Ali Baba eta 40 lapurrak’ muntaia aurkeztuko du. Ikuskizun biek Antzokian egingo dira, arratsaldeko bostetatik aurrera. Urtearen azken egunean, 31n alegia, txindurri dantza eta txistu taldeak harrera egingo dio Olentzerori, ondoren kalejira egiteko. Azkenik, urtarrilaren 5ean, Erregen Magoen bezperan. Urteroko legez, kabalgata aterako da herriko kaleetan barrena, kultur zentroen eskutik.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo