Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/11/28

Ermuko UKEk Euskaliten '3K' diploma jaso du

Ermuko Udal Kirol Erakundeak (UKEk) Euskalit erakundearen “3K” diploma jaso berri du, zeinak kirol entitateen kudeaketaren hobekuntzarako Proiektua” programaren baitan egindako lana eta prestakuntza maila bermatzen duen. Diploma Miguel Ledesma presidenteak jaso zuen, Bizkaiko Foru Aldundiko eskola kirola saileko ordezkari nagusia den Javier de Mariaren eskutik. 3K programa Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek eta Euskalitek antolatzen dute, aurtengoa 6. edizioa jarraian izan delarik.

Ermuko Udal Kirol Erakundeak Kirol Entitateen Hobekuntzarako Kudeaketaren Diploma Aurreratua jaso zuen orain egun batzuk Bikaintasunerako Euskal Fundazioarengandik, Europar Batasunak urtero ospatzen duen Kalitatearen eta Bikaintasun XIX. astearen baitan.

Erakundearen baitan kudeaketa sistema aurreratuak martxan jarri izana bermatzen duen aitorpena jasotzen duen hamabigarren erakundea izan da Ermuko UKE Euskal Autonomia Erkidegoan.

Kirola – Kudeaketa – Kalitatea programak, 3K akronimoaz ezagunagoa dena, Kirolarekin zerikusia duten erakundeentzat EFQM Ereduan oinarritzen den proiektua da, 3 urteko iraupena duena. 2011 urteko azaroan, prestakuntzaren lehendabiziko urtea bukatu ondoren, UKEk Gasteizen Oinarrizko Diploma eskuratu zuen. Orain, bi urteko lan mardula eta antolatu diren hainbat ikastaro eta tailerretan parte hartu ondoren, Euskalitek UKEri egindakoa aintzat hartu eta maila aurreratuko Diploma luzatu dio.

Xehetasun guztiak UKEk bere webgunean eman ditu, zeina informazio gehiagoko atalaz baliatuz lasterbidez lotuta uzten dizueguna.

 

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo