Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/11/25

'Beldur barik' jaialdia eta Emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontzentrazioa

2013 Beldur Barik jaialdiaren IV.a egingo da gaur azaroaren 25eko astelehenean. Leire Elustondo gazteak aurkeztuko du ekitaldia. Horretan herriko jaialdiaren sariak ezagutaraziko dira, non 300 euroko bi sari emango diren, bana kategoriako. Ermuan lehiaketara bost lana aurkeztu dira, lau lehenengora eta bosgarrena, bigarrenera. Epaimahaikide izan dira herriko bost pertsona, hiru emakume eta bi gizon, Berdintasun Saila eta Kontseiluarekin zerikusia dutenak eta kultura eta ikus-entzunezko adierazpenekin zerikusia dutenak.

Ermuan aurkeztutako lanak 500 euro kategoriako emango dituen lehiaketako sari orokorrean ere parte hartuko dute. Horretan bi aipamen berezi, 250 euro jasoko dutenak, eta herri bozkako saria ere izango direlarik. Laugarren edizio honetara Euskal Autonomi Elkartean 152 lan aurkeztu dira, bi kategoriatan, 12 urtetik 17ra bitartekoentzat eta, bigarrena, 18 urtetik 26 urtera arteko partaideentzat.

Udal Berdintasun Sailak oso positibotzat jo du parte hartu izan duten gazte taldeen inplikazioa, emakumeenganako indarkeria arazoaren aurrean ‘Beldur barik’ eta aurre egiteko jarrera erakutsi baitute. Sentiberatasun hori lan guztietan jasotzen da, nahiz eta ikuspuntu eta modu ezberdinetik landu, Epaimahaiaren ustetan lan guztiak aintzat hartzekoak izan dira, partaide guztiak gazteak direla eta grabazioak egiteko baliabide urriak dituztela kontutan izanda. Sormen lanak dira, originalak eta emakumeen jabekuntzaren, harreman pertsonalen edo tratu on eta errespetuaren inguruan hausnarketa egitera emango gaituztenak. Hortaz oso egokiak Beldur Barik kanpainaren helburuekin bat datozelako.

Jaialdia amaitu bezain pronto partaideek Orbe Kardinalaren plazara jaitsiko dira, non herritarren kontzentrazioa egingo eta instituzio adierazpena irakurriko den. Adierazpen hori Alkatearen bando batean jaso eta etxebizitzen peoretara banatu da.

Egun honetan gogora ekartzen den aldarrikapenaren baita, esan behar puntu moredun hainbat leku eta formatura zabaldu izan dugula: 2500 postal; 1500 orri leihoetan jartzeko; binilozko 200 itsasgarri establezimenduetarako, 3000 pegatina, 250 kartel lehiaketaren oinarriak ezagutzera emateko eta 12000 ezpainzapi tabernentzat.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo