Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/11/13

Ermua Antzokiaren asteburuko eskaintza: Turbo 3D, Amaren Eskuak eta Una cuestión de tiempo

‘Canibal’ titulua proiektatuko zineklubean iragarritako ‘La vida de Adele’filmaren ordez

Zinearen industria une larrian dago; banatzaileek oso kopia gutxi kaleratzen dituzte aretoetan proiektatzen diren estreinak zabaltzeko. Horrez gain, kate handiak filmik berrienak kontrolpean izateko presio handia egiten dihardute. Kanpoko bi arrazoi horien eragin eta ondorioz, Ermua Antzokiak ezin izango du beste behin iragarri eta prestatutako programazio bete, hainbat aldaketa egin behar izan baititu. Osteguneko zinekluberako iragarrita genuen ‘La vida de Adele’ datorren hilean proiektu beharko dugu. Horren ordez, Antonio de la Torre aktoreak protagonizatzen duen ‘Canibal’ filma espainiarra eskainiko dugularik.

Horrez gain, asteburuko zine komertzialean ere “Vivir es fácil con los ojos cerrados” tituluaren ordez “Una cuestión de tiempo” komedia britainiarra eskainiko dizuegu. Zaletuen artean derrigorrezko azken orduko aldaketek eragin ditzaketen eragozpengatik barkatzeko eskatzen du Udal Kultura sailak. Gogoratu behar, gorabeherak gorabehera, Antzokiaren mikrositean programazio hori eguneratua duzuela une oro.

Osteguneko zineklubean, Manuel Martín Cuenca zuzendariaren ‘Caníbal’ titulua proiektatuko dugu. Humberto Arenalek idatzitako eleberriaren egokitzapen askea da, thriller psikologikoa Antonio de la Torre protagonizatzen duena. Filma aldi berean liluragarri eta kezkagarria da. Filma asaldatzaile eta konplexua da, beti ere erakargarria. Caníbal adimen kriminal eta gaixoaren disekzioa da, ikuslea barne harrapatzen duena. Horrez gain zine espainiarrak eman duen aktore onenetariko baten lan aparta erakusten du. Iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, betiko lez.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Mireia Gabilondok zuzendu duen ‘Amaren eskuak’ filmaren lehen proiekzioa eskainiko dugu. Filma Karmele Jaiok idatzitako eleberrian du oinarria. Nerearen bizitzak oreka ahula du eta hori kolokan jarriko da, haren ama ospitalean ingresatzen dutenean bere oroipenak ezabatu dituen gaixotasuna larriaren eraginez. Amak jada alaba ezagutzen ez duen arren portuko farora eraman dezala eskatzen dio behin eta berriz, german izeneko pertsona batengatik etengabe galdetuz. Drama zintzoa eta sinesgarria da, atzean istorio polit eta dotorea duena, oso sentibera dena. Filma asteburuko protagonista nagusia izango da, hiru proiekzio emango baititugu, larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu. Euskaraz proiektatuko dugu gaztelaniazko azpitituluekin.

Asteburuko bigarren proposamena Richard Curtis zuzendariren Una cuestión de tiempo titulua da, Cuatro bodas y un funeral edo Notting Hill lan ezagunen egile dena. Tim gaztea bikotekidea lortu eta zoriontsu izate arren edozer egiteko prest dago, nahiz eta ez duen errez lortuko. Semearen nahia eta ahaleginak ikusita, egun batean aitak familiako gizonek duten gaitasunaren berri ematen dio, denboraren barna bidaiatzeko gaitasuna. Ahalmen hori erabiliko du Timek Mary neska liraina maitemintzeko. Komedia honek ikusleen saria jaso zuen Donostiako Zinemaldiaren aurtengo edizioan. Autoreak barreak eta sentiberatasuna maisutasunez uztartzen ditu. Ondo idatzitako komedia da, aktore talde ona duena eta umore britainiarraz jositakoa. Filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.

Haurrentzako emanaldian, igandeko arratsaldeko 5etan, Turbo 3D titulukoa ikusi ahal izango dugu. Ezbairik gabe, orain pil-pilean dugun animaziozko filma. DreamWorks faktoriaren azken lana, David Sorenek zuzendutakoa. Turbon munduko barraskilorik azkarrena izan eta Indianapoliseko 500 milia lasterketa irabazi nahi duen lorategiko animaliaren istorioa da. Fabula fresko, azkar eta dibertigarria.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo