Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/09/20

Errotabarrik txapelketa eta aurkezpen ekitaldia antolatu ditu astebururako

Errotabarri eskubaloi taldeak 2013-2014 denboraldian izango dituen taldeak aurkezteko ekitaldia antolatu du aste bukaera honetarako. Ekitaldi hori larunbateko arratsaldeko zortziak laurden gutxietan egingo da, Miguel Angel Blanco udal kiroldegian. Aurkezpen ekitaldiaren aitzakiaz eta entrenamendu edo lehiaketara bueltatzen joateko xedez txapelketa bat antolatu du. Hori nesken arteko ekipoek jokatuko eta horretan lau taldek hartuko dute parte, etxekoak barne izanik. Taldeak kadete eta jubenil mailakoak izango dira. Txapelketari IV Nesken eskubaloi Ermua 2013 izena jarri zaio. Partidak larunbat eta igandean jokatuko dira udal kiroldegian.

Esan bezala lau talde arituko dira txapelketan: Barakaldoko Zuazo, Elgoibarko San Lorenzo, Lizarreria eta Errotabarrikoek. Taldeak kadete eta jubenil mailakoak izango dira. Partidak larunbatean jokatuko dira, kategoria bat goizez eta bestea arratsaldez. Finalak, aldiz, igande goizean.

Horrez gain, nagusien taldeak ere partida jokatuko du Ibaizabal taldearen aurka arratsaldeko 8etatik aurrera, kiroldegian bertan.

Kartela eskaintzeko saka argibide gehiagoren atalean, klubeko blogari lotura egin baitiogu.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo