Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/07/22

Nagusien Etxeko taberna-kafetegiak oso harrera ona izan du

Nagusien Etxeko taberna-kafetegiak oso harrera ona izan du, ateak berriz irekiz ituenetik bi aste bete izan dituenean. Hain harrera on aizan du, erabiltzaile gutxi batzuk asteko egun guztietan irekitzeko eta guzti eskatu izan dutela. Horrek, asteko atseden egunari uko egitea suposatuko lukeelarik. Alorreko zinegotzi den Fernando Lecumberri pozarren dago zerbitzua esleitzeko prozesua ‘arrazoizko denbora batean egin ahal izan delako eta ilusioz lanera etorri den eta gauzak hobera egin dezaten lagundun ahi duen esleipenduna egokitu zaigulako. Guztion eta batez ere, erabiltzaileen onurako izango delakoan”.

Zinegotziak azaldu digunez hainbat erabiltzailek “zerbitzuak asteko azpi egunetan zabalik izatea nahiago lukete” eta horrela adierazi diote. Nolanahi ere, hori etorkizunari begira hartu daiteke kontutan “esleitzea egi berria delako eta atseden egunaren baldintza plegu orokorrean zegoelako. Zerbitzua ematen hasi berri garenez gero, normaltzat jotzen du ordezkariak, udan eta eguraldi onean gaudelako momentu honetan, baina eskaria urteko lau urtaroak barne hartu eta kontsideratu behar direla, gehitu du.

Berak eta alorreko zuzendariak baldintzak “zerbitzurik onena eskaintzea baita eta horretarako beharrezkoa da lan egin behar duenarentzat ere interesagarri eta atsegina izatea, gustura izanik kalitateari eta erabiltzaileen arretari mesede egingo baitio”. Azken deialdian aurreikusten zen esleipendunak astean zehar egun bateko atsedena hartu eta abuztuan nahi izanez gero, itxi ahal izango zuela.

Taberna hilabete honetako lehen asteburutik zabalik dago, Rocío Nogales Cabezasekin kontratua sinatu eta gero, urteko 4.132,23 euroren truke (BEZ aurretik). Kontratua beste urte batez luzagarria da, alde biek ados egonez gero.

Tabernaren ordutegi ofiziala goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara bitartekoa da. Nolanahi ere, esleipendunak uda honetan ordutegia luzatzeko baimena eskatu du, gaueko hamarretan itxi ahal izateko. Gizarte Ongizateko zuzendariak eskaera jaso eta aztertu ondoren, oniritzia eman du, gaueko 10etan ixteko.

Esleipen prozesuaren inguruko zehetasun guztiak, kontratatzailearen profilean ditugu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo