Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/07/22

'Gure txokoak' irabazi du aurtengo play-back lehiaketa, ‘Musikaren ondarea’ muntaiarekin

'Gure txokoa’ txarangak irabazi du aurtengo play-back lehiaketa, ‘Musikaren ondarea’ muntaiarekin. Proposamenean 60 hamarkadatik gaurdainoko errepasoa egiten zitzaion musikari: The Beatlesekin hasi Rolling Stonekin jarraituz, Nobey Mere jauzi eginez, Mónica Naranjori ahotsa eman eta Cristina Aguilerarekin amaituz. Hari nagusia amama bat zen ilobei musikaren presentzia bizitzan kontatzen ziena. Lehenengo saria garaikurra eta 500 euro izan da.

Bigarren postua ‘Lardaskeroak’ taldeari egokitu zitzaion, ‘Amesgaiztoak kontrola itzazu’ muntaiagatik. Honek garaikurra eta 250 euro eskuratu ziten. Beraiek atondutako proposamena zen, jatorrizkoa, oso ondo muntatu eta exekutatutakoa, sinkroniaz eta musikaren eskutik bat. Horrez gain, sua, irina eta danborrak erabili zituzten. Gaueko ezustekoa izan zen.

Hirugarren saria ‘Izukaitzak’ taldeari eman zion gazte eibartarrez osatutako epaimahaiak. Hauek ‘Toy Story’ marrazki bizidunen filmean oinarriturik zegoen eta oso ondo atonduta. Erritmoa zuen, soltura eta mugimendua uztartuz, protagonistaren altxaera eta hegaldia eta guzti. Makillajea eta jantziak ahaztu gabe. Saria garaikurra eta 150 euro.

Play-back lehiaketak agerian utzi du maila altua dagoela herrian, originaltasuna eta kalitatea ezaugarri izan baitziren kasurik gehienetan, azken ediziotan ohiko dugunez. Dena lantzen da eta asko; atrezzoa eta dekoratuetatik hasi eta azken ezaugarrira artean. Apatzekoak ere, Jim Carrei aktoreak protagonizaturiko ‘La Maskararen proposamena eta aterki zuriekin emanaldia hasi zuen taldea. Baita ere, Axolagabekoak, Nagia koadrilakoak edota, Jubilatuen etxeko ‘Los/as Marchosos/as’ aitona eta amonak.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo