Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/07/22

Udalbatzarrak bihar eginen du ohiko azken Osoko Bilkura uda bueltara arte

Udalbatzarrak bihar goizean egingo du uztailari dagokion ohiko Osoko Bilkura. Udalbatzarraren azkena izango da irailera bitartean, abuztuan organoa ez baita bilduko. Bilerak esan bezala ohiko izaera izango du eta hamar eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda bost puntuk osatzen dute. Lehenengoan, ekainaren 6ko bilerari dagozkion akta onartuko da. Bigarren eta hirugarren gaiak ekonomiakoak izango dira. Lehenengoa, 2012. urtealdiko Kontu Orokorra onetsiko da. Bigarrenean, indarrean dagoen udal aurrekontuan kredituak gehitzeko 2. espedientearen bitartez egingo den aldaketa onesteari eta jasangarritasun finantzarioari buruz informazioa emango da.

Laugarrena puntua, mozioa da. Kaleratzeak Gelditu Debabarrenak Kutxen Hipoteka Maileguen erreferentzia Indizearen (HMEIren) inguruan aurkeztutako mozioa da. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo