Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/06/03

2013-2014 ikasturterako matrikula egiteko epea irekiko du LHIk

Udal honetako Toki Garapen Alorraren menpeko Ermua-Mallabia Lanbide Hastapeneko Zentroak ekainaren 3tik 21era irekiko du aurre matrikulazioa egiteko epea. Hori egiteko lekua zentroa bertan Malalbiko Osma auzoan z/g.

Programa horiek Irakaskuntza Arautuaren baitakoak dira, beraz, ikasturtea amaitzean prestakuntza gainditzen duten ikasleek Prestakuntzen Katalogo Nazionaleko Lanbide Prestakuntzako 1. mailako egiaztagiri ofiziala eskuratuko dute.

Ikastegiak ondoren adierazten diren hiru espezialitateak eskainiko ditu hurrengo ikasturtean:

Matrikulazioaren ezaugarriak

Ikastaroak DBHko titulurik lortu ez duten 16 urtetik 18ra bitarteko gazteentzat dira. Prestakuntzak bi ikasturte hartzen ditu eta, teoriaz gain, bigarren urtean praktikak ere egiten dira enpresetan. Ordutegia astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 14:00etara bitartekoa izango da. Ikastegiak, gainera, eskola-autobus zerbitzu bat jartzen ikasleak Ermutik Mallabira eraman eta berriro ere Ermura ekartzeko. Prestakuntza doan da eta batez ere praktikoa.

Hamabost matrikula onartuko dira gehienez espezialitate bakoitzerako. Gazte bakoitzak, titular gisa, espezialitate bakar baten eman ahal izango du izena, eta erreserba moduan gainerakoetan, horregatik norbere lehentasunen arabera ordenatu beharko dira espezialitateak.

Interesatuta dauden pertsonak matrikula egiteko honako dokumentazio eskura eman beharko dituzte::


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo