Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/11/10

Toki-garapen beritzaileari buruzko jardunaldiak: aurrera egiteko bultzada

Ermuak toki garapenari buruzko urteroko jardunaldiak (Europako Gizarte Funtsaerekin batera finantzatuta) ospatuko ditu azaroaren 22 eta 23an. Jardunaldiok hileko 20. egunean hasiko den “Toki-garapen eta ekintzaileen astea’ deritzanaren barne txertatuko dira. Aurtengoan, ekimen bi horiek berrikuntza izango dute ardatz nagusi gisa, berrikuntza toki garapenean eragiteko elementu nagusi gisa hartuta.

Egun berrikuntza hitza pil-pilean dago eta barra-barra erabiltzen da, batez ere, garapen eta lehiakortasunaz mintzatzen denean. Nolanahi ere, hitz horren esan nahiaren inguruan hainbat galdera sortzen dira, besteak beste: ¿zertan datza berrikuntza?, ¿berrikuntza eta toki garapena bateragarriak al dira? ¿Toki-garapenean ideia eta proiektu berritzailerik bada?, ¿nola berritu eta nola izan sortzailea enpresa txiki eta ertainetan? Horiek guztiak eta hainbat gehiago hizpide izango dira jardunaldiotan. Jardunaldiok ezagutza eta ideia berriak elkar trukatzeko gunea izatea da helburuetako bat.

Parte hartuko duten hizlarien artean aditu ugari eta lehen mailako erakundeak izango ditugu; esate baterako Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa, CSIC erakundeko Ekonomia eta Geografia Institutua, MCC taldearen Kudeaketaren Ikerketa Zentroa (Mik Coop.) Robotiker-Tecnalia teknologi zentroa. Horiekin guztiekin batera, beste erakunde eta udaletako ordezkariak ere izango dira, Manresa, Donostia eta Ermuko udala bera, eta baita ere, Eusko Jaurlaritza.

Parte hartu nahi duten guztiek, beren datuak (izen, abizenak eta erakundea -dagokion kasuetan-) bidal ditzakete ondoko posta elektronikora jlorenzo@udalermua.net , edo 943 17 91 51 telefono zenbakira deitu.

Azaroaren 20tik 24ra bitartean Ermuan izango ditugun jardueren berri zabalago jaso nahi dutenek ondoko posta elektronikora idatz dezakete: mprios@udalermua.net edo 943 17 91 51 telefono zenbakira deitu.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo