Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/04/05

Filma ugari ikusgai apirileko zine programazioan

Hasi berri dugun hilabeteko asteburuetan zortzi filma proiektatuko ditugu zine komertzialean eta beste lau zineklubaren saioetan. Hori horrela hile osorako bonoak 12 euro balio ditu, eskainiko ditugun filma kopuruak beste. Haurrentzako emanaldietan ere beste lau titulu izango ditugu ikusgai. Hilero egin legez, programazio orekatua prestatzen saiatu gara, kalitatea eta entretenigarritasuna uztartuaz. Proposamen guztien berri zehatza emango dizuegu astero, programazio hasi aurretik. Baina datozen egunekoarekin has gaitezen, hurbil baititugu.

Searching for sugar man

Asteroko legez, osteguneko zineklubak irekiko du eskaintza. Honetan Malik Bendjelloul zuzendariren Searching for sugar man tituluko dokumentala eskainiko dugu jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Filmak dokumental onenari akademiaren Oscar saria eskuratu zuen azken edizioan. Dokumental liluragarria da, didaktikoa, originala, sormen handikoa eta, batez ere, oso hunkigarria. Lan benetan harrigarria, horregatik kritikaren ustez 2012ko filmik handienen artean dago.

Un asunto real

Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan zine komertzialen proiekzioei ekingo diegu. Nicolaj Arcel zuzendariaren Un asunto real titulukoa proiektatuko dugu lehenengoz. Zineak noizbait izaten duen ezustekoa izan da. Danimarka bezalako zine industri txikiak ez du normalean ikuskizun handiegirik ematen eta bere obrak oharkabe pasa ohi dira. Hau horien artean legoke, ikusleek ahotz-aho ezagutarazi ez balute arrakastatsu bihurtu artean. Gidoia Lars von Trierrek idatzi du. Garaiko drama honek Danimarkako erregearekin, Cristian VIIarekin, ezkondurik zegoen Carolina Matildek eta bikotearen medikuak eratzen duten hirukia kontatzen du. Medikua erreginaz maiteminduta dagoen arren, erregeari leialtasuna sor dio eta herrialdearen joan-etorrian eragina izateko beldur da.Igande gaueko 10etan eta astelehen arratsaldeko zortzi eta erdietan ere ikusteko parada izanen dugu.

Dando la nota

Asteburuko bigarren proposamena Jason Moore zuzendariaren Dando la nota komedia musikala da. Filma oso dibertigarria, capellaz kantatzeko zaletasun bera duten unibertsitateko neska taldearen gorabeherak kontatzen ditu. Filma bitxia, harrigarria, desinhibitua eta, benetan, oso dibertigarria. Azken asteetan takiletan ezusteko ederra eman izan duen filma. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izanen dugu.

Río

Haurren emanaldiari dagokionez, igande arratsaldeko 5etan Río titulukoa proiektatuko dugu. Animaziozko filma aparta da, Rio de Janeiroko basoan kokatzen dena. Bertan guakamaio txori bikotea askatasuna bilatzeko bidai harrigarriari hasiera emango diote. Gazteleraz arrakastatsu suertatu ondoren, oraingo honetan euskarazko bertsioa proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo