Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/04/05

Errotabarriko jubenilak estatuko eskubaloi txapelketarako sailkatzen saiatuko asteburuan

Errotabarri elkarteko eta jubenil mailako taldeak, estatuko eskubaloi txapelketarako txartela lortzen saiatuko da asteburu honetan bertan. Euskadiko Txapelketaren azken fasea ostiraletik igandera bitartean jokatuko den ligaxka eta partiduetan Elgoibarko Olaizaga kiroldegian. Fase finala Euskadiko Ligan dabiltzan eta lehenengo lau postuetan amaitu duten taldeek jokatuko dute. Ermuko Errotabarriko taldeaz gain, kukullaga Etxebarri, Sanlo Elgoibar eta Aiala Zarautz taldeek osatzen dute. Talde bakoitza beste hiruekin jokatu eta neurtu beharko du sailkapen partida hauetan, emaitza onenak lortzen dituztenek Espainiako Txapelketara pasatzea lortuko dutelarik. Esan bezala, lau taldeak elkarren arteko lehian arituko dira, guztiak guztien kontra jokatuz.

Errotabarri elkartea ilusio handiz bizitzen ari da azken egunak, jakin badakielako kanporaketan honetan emaitza ona lortzeko benetako aukera izan dezakeelako. Orain lau urte elkarteko kadeteek sailkapena lortu zuten bezala. Izan ere, txapelketa Ermutik gertu jokatu behar denez gero jarraitzaile ermuarren babes eta animoekin kontatzea espero dute. Ermutik Elgoibarrera 14 kilometro besterik ez baitaude. Hori horrela, elkartea Ermuko herriari eta kirol afizionatuaren zaleei dei egin die neska gaztez osaturiko eskubaloi talde honen partidak ikustera joan daitezen. Partidak esan bezala ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira.



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo