Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/04/05

Hizkuntza praktikatzeko mintza-praktika taldeak eskainiko Liburutegiak

Ermuko udal Liburutegiak ekintza berri batean izena emateko epea zabaldu du: atzerriko mintza-praktika taldeak. Bi talde desberdin eskeiniko ditu: ingelesa eta frantsesa praktikatzeko. Taldeak osatzeko gutxieneko kopurua 5 pertsonakoa izango da eta gehienekoa 20koa eta astean behin bilduko dira, ordu t’erdiz, liburutegian bertan.

Ekimen hau UPV/EHU eta Auzopolis ekimenaren (Denbora Bankuaren) laguntzaz burutuko da, eta helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskeintzea. Edozein pertsonak, nahiz eta hizkuntzaren goi mailarik ez eduki, izena eman dezake ekintzan parte hartzeko.

Saioak hizkuntza menperatzen duen monitore batek dinamizatuko ditu, zeinek mitza-praktika taldeak moderatu eta eztabaidarako gaiak proposatuko dituen. Ekintzaren helburua ez da klaserik jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.

Izen-emate epea apirilaren 11n itxiko da. Toki baino eskari gehiako jasotzekotan zozketa egingo da. Behin-betiko zerrendak apirilaren 12an argituko dira webgunean. Herriko biztaleek lehentasuna izango dute, eta parte hartu ahal izateko Udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein liburutegitako bazkide izatea ezinbestekoa da. Ekimena doakoa da. Ingeleseko  taldea astearteetan biltzea aurrekusi dute antolatzaileek, Liburutegian bertan,  arratsaldeko 19:00etatik 20:30era, lehenengo saioa apirilaren 16an eta azkenengoa ekainaren 25ean izango direlarik. Frantsesezko taldea, berriz, ostiral arratsaldetan bilduko da, ordutegi berdinean, apirilaren 19tik ekainaren 28ra. Inskripzioa Liburutegian bertan, telefonoz edo emailez biblioteca@udalermua.net egin daiteke.

Ekimen hau Udal Liburutegian dauden hizkuntzak ikasteko metodoen osagarria da, non azken urteetan metodo, hiztegi eta ikusentzunezko formatu berriak erosteko inbertsio handia egin den gero eta urriago diren material hauen eskaerei erantzuna emateko.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo