Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/03/13

’Emozioak kudeatzen ikasteko’ jardunaldi berria

’Emozioak kudeatzen ikasteko’ jardunaldi berria egingo da Ermuan bigarrenez. Martxoaren 16ko larunbatean izango da Izarra Centre eraikinean gauzatuko, goizeko eta arratsaldeko saioak izanik. Izen emateak hasita daude eta argibideetarako 650227164 telefonora dei dezakegu goizeko 10etatik ordu 1era eta arratsaldeko 5etatik zazpietara bitartean. Halaber, fluyeconlavida@gmail.com posta elektronikora ere idazterik badugu. Jardunaldian gehienez ere 60 pertsonek hartu ahal izango dute parte eta antolatzaileek ez dute izen ematerik onartuko larunbatean bertan. Egun osorako izen emateak 30 euro balio ditu, eta 5 euro gehiago ordaindu beharko dira bertako lunchean bazkaldu nahi izanez gero. Goizeko edo arratsaldeko saioetara soilik joaterik nahi bada, 15 euro da ordaindu beharrekoa eta beste 5 bertan bazkaldu nahi izanez gero.

Honako jardunaldia bigarrenez antolatzen da gure herrian. Oraingo honetan sustatzaileak Susana Carnicero eta Isabel Santiago ermuarrak direlarik. Jardunaldiaren helburua ‘ermuarroi tresnak eskaintzea da hobe bizi gaitezen, bide batez herriko jendea sustatuz eta herri barnean elkar ezagutu dezagula da”.

Jardunaldira hainbat diziplina ezberdin bildu eta uztartu dira, gorputz nahiz adimen osasuntsu eta hobea eduki ditzagun partaideok. Parte hartu dezaketen pertsonei erraztasunak emate aldera, izen emateak soilik goizerako edo arratsalderako nahiz egun osorako egin daitezkeelarik. Goizean coaching eta biodantza saioak eginen dira.

Goizeko eta arratsaldekoen artean zubi lana eginez, ‘worklunch’ eginen da partaideek jateko eta komunikatzeko aukera izan dezaten. Jarraian estresaren kontrako pilates saioa eta Yogakoa baita ere. Jardunaldiari amaiera emateko eguanren inguruko gogoeta partekatuko dute partaideek.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo